www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Argiz argi
Xabier Iratzeder
1947 -1957

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

MUNDUAN IRAGAN DA

 

Munduan iragan da Jainkoaren soa:

Harek du xuriz jauntzi mendien kaskoa,

Izarrez ilunbeak, zeruz itsasoa.

 

Munduan urtu zaiku Jainkoaren soa:

Harek du amen baitan ixuri goxoa,

Haurñoen begietan goiko irriñoa.

 

Munduan iragan da Jainkoaren soa:

Hartarik du gizonak bere balioa,

Hartarik bere Amets neurrigabekoa.

 

Munduan badabila Jainkoaren soa:

Hargatik zaiku eder geroko geroa,

Geroko Euskal-Herri betierekoa.

 

Guri so iragan da Jainkoaren soa...

 

...-50

 

aurrekoa hurrengoa