www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Auzi bat

 

Beso bagarik jaio bazan Simon manku,

Begi bat bere baga ei zan Peru itsu;

Biak zirean legez ibilten eskean,

Lagunen bat bakotxak ekarren aldean;

Itsu aurreko baga bata etzan gauza,

Besteak eskudun bat beti eban palta;

Alan bearko zan da udako goiz baten,

Itxasoaren munan zirean aurkitzen;

Alan bearko zan da, udako gois baten;

Arrizko aulki baten jarririk aisetan,

Biak bakarrik euren autuak kontetan;

Non egozan lekutik daben uste baga,

Mankuk begiaz joten ostra bat zabala;

Argitaratu zana ondartza ganean,

Olatua eltzen zan markatik urrean;

Baña zelan ez eukan beso ez eskurik,

Etzan gauz jaubetzeko ostreaz bakarrik;

Au gaitik oso tamal andiaz Itsuri,

Diñotsa: ostra zabal bat an da agiri;

Eta zuk ezku biak zelan daukazuzan,

Iñor baiño lenago artzera goazan;

Neuk zuzenduko zaitut, zelan edo alan,

Ondo ez da ostrea geratutea an.

Mankuk bere oñagaz egiñik arteztu.

Itsuk ostrea eban errezto aurkitu;

Eta esku artean ebanean artu,

Pozen pozaz bertatik poltsan bere sartu.

 

Orduan baña, esan eutsan Simon mankuk,

«Ostra on lastertxo bear dogu jan guk;

Nabillalako ia ostaz gaur zutunik,

Egun biokaz zerren nagoan baraurik;

Peru, goazan geurera ta jan daigun antxe,

Marik jarriko deusku gertu bertatixe».

 

Baña, Itsu zelan zan zeken da dollorra,

Berekor, muker, zital, pirri ta gogorra;

Siku siku dinotsa: «Ostrau da neurea,

Zeñegaz bear dodan nik gaur ill gosea,

Ta zuk nai bazenduan bardin egitea,

Etzeunkan zeuretzako baño artutea.

Zelan baña neuk dodan ostreau neugandu,

Beronegaz bear dot bakarrik bazkaldu;

Arañegundik ona bazagoz baraurik,

Iru egun onetan ez dot ezer jan nik;

Au gaitik emon baño len zuri erdia,

Itxasora botako neuskizu guztia.

Ez aldakizu Itsu Jaungoikoa lenen

Beti izaten dala, santuak bigarren?

Alan nik bere lenen maite dot burua,

Illten ikusi arren gosez albokua».

 

Mankuk ikusitean Peruren temea,

Juezagana zuzen egiñik bidea;

Kontu dana berari egiñik autortu,

Aguazillaz Itsuri laster eutsan deitu,

Baita jarri eragin aurrean ostrea,

Ikusi arte zeñek eukan errazoia;

Eta amaitutean ez da bai guztia,

Emotera asiten da erabagia.

 

Plater zabal batean ostrea jarririk,

Kutxilloaz koskola laster idigirik;

Diño: «Guztiz ederra da berau benetan,

Erdi bana partea daukazue bertan;

Biori errazoiak deutsuedaz topau,

Ta ezin zaikiedaz bat bere kondenau;

Bakotxari emongo deutsuet zeuena,

Zeiñ dan gure legeak agintzen dabena;

Guk bear dogu egin artezidadea,

Topurik non dagoan lenengo egia;

Orrexegaitik kobrau oi dogu nekea,

Izerdiak bear dau eroan berea;

Alan peseta bana da zuen kontua,

Orixe da markauta dogun deretxua».

 

Baña; Manku ta Itsuk zelan txurikorik

Ez euken, asi ziran dar, dar... bildurturik;

Asi ziran negarrez umien antzera,

Bata eta bestea esanaz onela;

Enekian gaur giño Juezak kobretan

Ebala, alogerik au lako lanetan;

Ori jakin bagendu ez gentozan ona,

Zelanbait konponduko giñean gu jauna;

Juezean ainbeste gaztetea baño,

Ostrea bertan largau asko zan obago;

Baña bene-benetan zelan zan Jueza,

Bear daben legetxe gizon bar arteza,

Diñotse: «Jakizue gizonak dubarik:

Kontsejuan ez dogu egiten bearrik;

Datorrenak ekarten ezpadau dirua,

Pagetako eskuan emengo kontua,

Bere gauzan egiten dogu enbargua,

Justizia dalako danen lenengua;

Ezpadozue bada, zegaz pagau niri,

Ostrea enbargauko deutsuet zueri;

Geratzen direala mamiñok neuretzat,

Eta koskolak barriz nai dabenarentzat».

 

Ikusi ebenean Jueza ain zorrotz,

Biak jarririk odol bagarik otz da motz,

Urten eben kanpora arrausi eginik,

Koskol eta mamiñak bertantxe itxirik;

Egon eziñagaitik zutunik goseaz,

Esperantza galdurik kentzeko ostreaz.

 

Egiune txar bat da askotan obea

Juezetara artu baño len bidea.

 

aurrekoa hurrengoa