www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Etxezar, eta bertako
azaroko egun bat

 

                    I

 

Etxezar iñoiz ez da dirutzen etxea,

Dirutzetan badago ondo bizitzea;

Baña, nik Etxezarren pozezko kabia

Daukat, an naizelako jaio ta azia.

 

Neretzat Etxezar det onena arkitzen,

Zergatikan enauten berriak poztutzen;

Antxe zalako jaio, ta ill nere aita,

Bere aita ta aren aita ere baita.

 

Etxezar argatik det nere goitizena,

Mundu onetan au zait onragarriena;

Naizelako euskaldun uts eta garbia,

Asaba Tubalgandik zuzen etorria.

 

Etxezar mendi batek dauka malkarrean,

Itxasoa du bistan osgarbi danean;

Aiñ da leku alaia, aiñ da egokia,

Ikusteko goizean laster eguzkia.

 

Beko kamio ondoan andik da ageri,

Etxe berri bat, izen duena Jauregi,

Non bizi dan markes bat, oso aberatsa,

Baña, aren bizitza da neretzat latza.

 

Alperrik berak ditu dirutza aundiak,

Alperrik kotxe asko, naidiñ bat zaldiak;

Baserriak ugari, morroiak ez gutxi,

Baña markesa triste beti det ikusi.

 

Zergaitik ark eztuen seme-alabarik,

Mirabeakin bizi bera da bakarrik;

Andrea euki arren, dauka zoratua,

Bi urteokiñ gela baten zerratua.

 

Zeiñ bizimodu latza, arena benetan!

Ez diot nik iñori nai mundu onetan,

Alaitasuna opa diot nik nai nori,

Batez ere auzoko gure markesari.

 

Baña, gaur kanta nai det, Azaroan guri

Gertatu zitzaiguna, ari ta neri;

Dalako gertaera egokia oso;

Zeiñ etzaidan sekulan neroni aztuko.

 

Mendiak zuenean gorde eguzkia,

Gabak zabaldu baño len txit estalkia;

Idiak larakoan nituen nik lotu,

Golda eta area gurdian kargatu.

 

Pipa ere txit bete ta suaz pizturik,

Keia goruntz, txistua lurrera botarik,

Banetorren etxeruntz, bertsoak kantatzen,

Buruan berez berez ziranak sortutzen.

 

Zeintzuek diran letraz gauz jarritakoak,

Izan arren balio oso gutxikoak;

Irakurleak emen oraintxe lenbizi.

Paper onetan ditzan guztiak ikusi.

 

                    II

Fumatzen duela ere, Erregek badakit nik,

Eizean aspertutzean, asnas artzen jarririk;

Ordea, artu ez arren onen belar merkerik,

Aposte egingo nuke eztiola gustorik,

Abanoari ark artzen nik piponi lakorik.

 

Gañera ez dala bizi, lasai nerau bezela,

Basotik ez daramala nere poz au etxera;

Koroia da txit pisua, izan arren ederra;

Itzalgarri arin bat da, berriz nire kapela;

Aiñ ardura gutxirekin non bizi ni onela?

 

Badakit errege dala ondasunez txit aundi,

Baita askoz dituala geiago eskalari,

Nola ezin dion eman premiadun danari,

Atzetik gero dabiltzaz gerragiñan berari,

Baña al da nere kontra bear bada bat ari?

 

Jenerala txit burruka bukatzean exeri

Oi da, gusto emateko gorputz nekatuari,

Ematen diola baita su puroren bateri,

Fumatzeko; baña lasai arrek al du ipiñi,

Ikustean zeinbat odol egin duen ixuri?

 

Ainbeste negar kurriska dituela entzuten,

Ainbat ill ta erituri diela begiratzen,

Miñez badu Jeneralak puroko keia artzen,

Nik ez det maiz itzalpean pipa motxau betetzen,

Ta entzunaz txori kantak atseginez fumatzen?

 

Merkataria sarritan dijoa fumatuaz,

Feriatik etxeruntza burua urratuaz,

Atsegiñik artu gabe pipako ke gozuaz,

Gogoratu oi dalako bakarrikan diruaz;

Noiz dijoa ni bezela bertsoak moldatuaz?

 

Tratu ona egiñ arren, ark ezin du kantatu.

Geiago irabaztea zuelako pentsatu,

Aberastutzen ari da, baña ezin da poztu,

Zulo bat du biotzean, ezin dana itsutu,

Ta urteko laboreaz ni enaiz bai, kontentu?

 

Irurogeita bost urte euki arren gañean,

Oraiñdikan zama ona darabilt bizkarrean;

Berrogeitak daramazkit igaroak lanean,

Idi, gurdi, laja, goldaz, ta berdin aitzurrean;

Ala ere miñez enaiz iñoiz etzan ojean.

 

Egia da zartu naiz ta, azkena zait urbiltzen;

Baña, enau asko orrek beñik beiñ ni beldurtzen;

Atoz eriotza, atoz, zerura joan naiten,

An ez dalako negarrik iñoiz ere entzuten,

Eta kantua bakarrik zatalako gustatzen.

 

Aida gorri, aida txuri, kantatuaz goazen,

Igarorikan eguna gari saill bat ereiten,

Igaz baño giro obea izan dalako aurten,

Enaiz bada saiatuko bertsoak ateratzen,

Nere biotzeko poza dedala argiratzen?

 

Baña, danen aurretikan esperantza Jaunagan

Jarria det, zeren uzta ona degun beragan;

Alperrik nekazariak neke asko eraman,

Zer balio dio baña, egiñ arren sendo lan,

Zeruak laguntasunik ezpadio nai eman?

 

Larretikan datorrela or da ere semea,

Txintxerri otsak diote: badator artaldea;

Andreak egosi dezan batutzean esnea,

Ta gogoa nik jateko nola dedan irmea,

Jaungoikoari eskerrak o! zer ditxa nerea!

 

Onelaxen nijoala nere koplak kantatzen,

Pipa ere zijoala ondoraño gastatzen;

Eskopetaz sonburuan, purotzar bat fumatzen,

Gaztañadi batetikan markesa zait irtetzen,

Ta: aiñ pozik nola bizi aiz ez dit bada galdetzen?

 

Erantzun nion nik: Jauna, enaiz dirutzen jabe,

Etxezarren baila bizi natzaio alegere,

Andre on bat daukat eta ditugu iru seme;

Nekazari lenengoa, bestea arrantzale,

Irugarrena artzaia, dalako ardizale.

 

Zarrena Jauna, nai nuke oñordeko nik utzi;

Etxezarren egiñ dedin ni bezelaxen bizi;

Aingeru bat da andrea ark zuena iritxi,

Urrikaltsu, zur ta garbi, ta Jaunaren beldurti,

Alabatzat orregaitik guk oi degu iduki.

 

Arrantzalea bizi da ezkonduta kalean,

Berea du txalupa ta, itxasoko lanean;

Nola dan begiratua gastatzeko bidean,

Ta poliki duelako aurreratzen urtean,

Iñoiz ez du ontzako bat berak falta etxean.

 

Artzaia ezkongai degu, bera Kuban izana,

Osasunakin etorri ala ere ura da,

Nolako gauzak kontatzen ark dizkigun bai, Jauna,

Ango gerra azaldutzen duen bezela bada,

Etxezarko pake ona askoz obe ez alda?

 

Oraindikan beste lore on bat gurean bada,

Jakiñ beza baña jauna, ura degu alaba;

Beste aizpa gabetanik maitegarri bakarra,

Eta berez bera nola zan monja bat bezala,

Dote diñaz aspaldi da komentura joana.

 

Nere umeai begira, atsegiñez nago ni,

Ematen didatelako danak poza neroni;

Enuen nai izaterik semerik merkatari,

Baizik arrantzale, artzai, ta geien nekazari,

Zergaitik on diodan beti eska Jaunari.

 

Nekazaria lurrean dalako zimendua.

Artzaia da bigarrena, edo ondorengua,

Arrantzale irugarren dudarik gabekua,

Oñean egongo bada zutik, lerden mundua,

Bestela elitzateke gizartea galdua?

 

Bizibide oiek dira nere ustez onenak,

Iruretan nik dakuskit kristaurik garbienak,

Iruretan leialen ta euskaldunik zaillenak,

Gordetzen dituztelako oitura on zarrenak,

Antziñako guraso on gureak zituztenak.

 

Azkenez jauna, maiz neri alaitzen zait barrua,

Oroitzean guregatik bizi dala bekua,

Oroitzean guregatik bizi dala goikua,

Nola markes, zeiñ errege, baita Aita Santua,

Kantaurik gure lana dala bedeinkatua.

 

Markes jaunak au entzunik bereala puro bat

Eman zidan, esanikan: zaukazkit doatsutzat,

Alperrik nik kabiatzat Jauregi berri daukat,

Etxezar izanagatik bizileku zuretzat,

Zere poza antxe dago, ez bestean neretzat.

 

Alaxen kontu kontari eldu giñan gurera,

Semea ere artaldez laster zan gu bezela;

Fumatzeko an eman nion puro ederra,

Arkume guri batekin markesari eskerra,

Geroztikan ura ta gu adiskide txit gera.

 

aurrekoa hurrengoa