www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beti gazte gura

 

Andra zar bat jardunda burua baltzitzen,

Ta kolorezko autsez arpegi edertzen,

Joan zan zedulatan Uriko etxera,

Ta sekretarioak ikustean bera,

Itandu eutsan laster: zeinbat urte dauka?

—Ogeta amar gaur bete, erantzuten deutsa,

Ta bere kautan diño eiñda irri barre

Ogetamar egiñak, nok esango leuke?

—Jauna zer pentsetan dau bada, gitxiago?

—Ez andrea, birritan dirala izango,

Neuk ditut ogetamar ta ulle zuria,

Berorrek eukanean nintzan ni txikia.

 

Alperrik bat nekatu gazte iruditzen,

Urte joanak baña eztabe parkatzen.

 

aurrekoa hurrengoa