www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eizari bertsolari bat

 

                Neure adiskide on Bizente Agirre

                euskara zale txito argiari

 

Goixean gois jagita, eizara naz juan,

Arrastaka eguna emon dot basuan;

Erbi bat jarraika zortzi bat orduan,

Ibilli arren, jausi etxaku lazuan.

 

Bekoki au askotan egin dot leortu,

Zergaitik izerditan danau nazan urtu;

Arnasarik ezinda azkenean artu,

Laurak ingururako egin dot ukatu.

 

Bota bear ninduan goseak lurrera,

Auxe izan da nire gaurko alogera;

Ikusirik eguna joiala aurrera,

Jarrita bujakatik jana dot atera.

 

Jatea kerizpetan guztiz zan atsegiñ,

Erle batek ez baleust ernegau eragiñ;

Burrun burrun, kantauta, izpiagaz deust miñ,

Dabla, eskuaz jo ta aplastau dot ariñ.

 

Asarrez jagi naz ta zekorrak, orrua,

Jarraitzen abiau jat zezen arranua;

Ezautu dodanean ekarren asmua,

Tiro bategaz kendu deutsat amorrua.

 

Urrengo txakurtxo bat atera jat, txau, txau,

Jarraitu ta aginka urratu deust prakau;

Arrabioz jaso dot gora gora ankau,

Agiñetan jo eta bota deutsadaz lau.

 

Etxeruntz nentorren da, astoak arrantza,

Esan deutsat falta dok kantetako gatza:

Saltoka moldau gura zelanbait dot dantza,

Baña ez dok kenduko iñoz asto antza.

 

Sasi batetik gero norbaitek deust, txio,

Bertatik eranzunaz diñotsat adio,

Ni nok Pilipe, deitzen, sekula ez Pio,

Txori artean izan ik bear dok txibo.

 

Kukuak bere bota deust bertsoa kuku,

Erantzun baga ez dot nai izan geratu;

Uda barrian egin ik arren ujuju,

San Pedroetan oi dok kukua mututu.

 

Zozoak ondorean kantetan deust zor, zor,

Erantzun deutsat mutill, zorra beti dok lor,

Jaunari alabantzak ni bizi nok gogor,

Artzekorik badeustak kobretara ator.

 

Errira sartuaz bat loruak, tontua,

Deitu deust ta entzun dau i tontuagua,

Iñok erakutsia bota dok bertsua,

Ik eurez asmetako nun dok talentua?

 

Basotik etxeraño amaikak nau tenta,

Guztiai emon deutset baña errespuesta;

Arira egitea orren errez ezta,

Alanbere euki dot gaur naikoa beta.

 

Bertsolari gitxi naz, geiago eizari,

Eskopeta dot ona, kañoiak ditu bi;

Zuze apuntau eta makiña bat txori,

Pikua ebagita mutu dot ipiñi.

 

aurrekoa hurrengoa