www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aritzari

 

Euskaldun jaio nintzan,

Ta euskaldun azi,

Euskaraz eustalako

Amak erakutsi;

Euskara laztan maite,

Zabiltz nigaz beti,

Euskara ill ezkero

Ez dot gura bizi.

 

Euskaldun neban ama,

Ta euskaldun aita,

Euskaldun neu bere naz,

Eurak legez baita,

Euskaldun ill zirean,

Euskaldun bizita,

Euskaldun Arbolea

Zutirik itxita.

 

Ill zan aren Arbola,

Guk dogu gaztea,

Izango al dan onek

Osasun luzea;

Biztu dakigun gure

Lege zar maitea,

Zeiñen alde nai neuken

Emon bizitzea.

 

Eriotza gozoa

Litzake benetan,

Illtea Arbolagaitik

Gure mendietan;

Asko ill ziralako

Gizaldi zarretan,

Asabak bizi ziran

Libre lur onetan.

 

        Ene—Aritz—Maitea

 

aurrekoa hurrengoa