www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Alargun gazte baten zizpuruak,
bere senar zanaren obi-aurrean

 

Ezkonduteko erabagia artutean,

Neure aiztea ipinte arren jakiñean,

Oraiñ urte bi joan nintxakon komentura,

Zergaitik berbaz adierazo neutsan gura,

Senargei on bat artzeko laster nengoala,

Oitura guztiz ederrak berak eukazana,

O! ze egia izan zan esan neutsan dana!

 

Gomutetan naz ak entzutean albistea,

Esan eustala: «piskat itxaron or aiztea»

Eta barrura berealaxe ezkutaurik,

Ekarri eustan sama samatik ebagirik,

Pasillo-lora motel-motel bat neuretzako,

Gomutagarri euki nengian sekulako,

Bizia dodan artean beintzat gordetako.

 

Eskiñi eustan zizpuru luze bat egiñik,

Esanaz: «ez dot beste gauzarik zer emonik»

Baña, ak emon eustan pasillo loratxua,

Da beti neugaz aldean dodan liburua,

Neure estura, neure naibage mingotzetan,

Begirik ez dot gaur non ipiñi billaketan,

Ezpada utsik ispillu onen orrietan.

 

Bai! orri oneik igar igarrik ikustean,

Eta neu obi onen aurrean aurkitzean!

Zer egiñ daiket begiraturik lenagora

Gazte-zaroan iragoriko ain gozora?

Gomutetan dot orduan zala, bat ustea,

Eta gaur dakust beste bat dala suertea.

Ze irakasla ederra jakun denporea!

 

Gomutetan dot, lorau badaukat igarturik,

Zelan senarra emen dagoan usteldurik;

Zelan nagoan ni pasiño bat iragoten,

Alde bat baga zergaitik nazan aurkituten,

Ez dodalako aita ta amarik nik munduan,

Ta aizpa bakarra zelan daukadan komentuan

Uste dot bizi nazala soillik eremuan.

 

Gomutetan dot, senarrau baga geratzean,

Zelako narra sartu ein jatan biotzean,

Gomutetan dot, zeinbat alditan naukan larri,

Ze zorrotz jatan, ta zeinbat bidar au illgarri,

Neure maitea obi onetan gaur ikusi,

Eta ni zelan ete naz bada emen bizi,

Ain zurrutada miña edanik eztarriti?

 

Gomutetan dot, zeiñ egunetan ill zan igaz,

Urtetxo bete egin baño len oso nigaz;

Eriotzeak urreraturik goix batean,

Bere koraña zorroztuagaz ikutzean,

Zelan gorputza eutsan otz otziku bertan itxi,

Arimeari eragiñagaz txit igesi,

Orregaitik jat orain zeruan urrin bizi.

 

Gomuta oneik illuntzen nabe gaur barruan,

Pozgarri ezer bere ez dakust inguruan,

Lora guztiak iya dakustaz zimeldurik,

Zugatzen orri berde ziranak orbeldurik;

Bedar, orri ta lorak: ill gara, badiñoste,

Izate danak ipinten banau triste triste,

Ze gauzak poza oraiñ emongo ete deuste?

 

Zelan ni poztu, ikusi arren izar danak,

Gabez azaltzen arpegietan loirik bagak,

Euren argiaz egite arren lur au poztu,

Ni oi banabe askoz geiago naibagetu,

Zergaitik eurak baño gorago nik senarra,

Eukirik ezin gaur igo badot beragana,

Negar zotiñok lurrean isten ditudala?

 

Zelan ni poztu, ikusi arren arranoa,

Dala enparau egazti danen gañekoa,

Dala zeruruntz igoten bera nagusia,

Dala odeiak artzen deutsena inbidia,

Nire begiok jarraitu arren puska baten,

Egorik ez da, ementxe banaz geratuten,

Gorputz astunak beruntz deustala tiratuten?

 

Zelan ni poztu, justuri burrundaratsuak,

Ta andik urten dan oñeztu sutsu ta gartsuak,

Niri urteten baldin ezpadeust arimeak,

Eten eginik zarratzen daben orma meiak,

Zeñek tximistak beruntza baño azkarrago,

Egingo leuken goruntza egan ta pozago,

Pentsamentua itxirik urrin atzerago?

 

Zelan ni poztu, ainbeste mundu ikusirik,

Goian dirala, emen banago amarraurik.

Arimau badot katigaturik oso oso,

Soru onetan kastigupean preso preso,

Aldendu nai ta alde eziñik goietara,

Jai alegere alegereak gozetara.

Poza bakarrik bizi dan erri areitara?

 

Abill nai badok itxas-arroa orroeka,

Abill abill bai mendi eskergai or topeka,

Abill abill bai, baña i baño jasoago

Munok egoten badituk ezin dok urtengo

Abill artega abill amorruz eta asarre,

Ezi bagako zezen indartsu bat legetxe,

Baña adarka millaka urtean babill bere

Gisajo orrek nora egin dok iñoz alde?

 

                    * * *

 

Alantxe bardiñ nik arimeau gorputzean

Aragiagaz loturik dodan bitartean,

Lora onegaz nire aizteak ein ebana

Eriotzeak egiñ artean nigaz ala

Egarik onek ezin egingo deust ezelan

Zeruetara senarrarenak eban eran.

Ta bitartean bizi bearko dot kartzelan,

Beti negarrez, beti naigabez, beti penau

Muna garratzak orma egiñik inguruan,

Atsekabezko urak daukazan itxasuan.

 

aurrekoa hurrengoa