www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Soldadu bat

 

Bizitza onetako lenengo kontentua,

Gozetan asi nintzan pozez zoraturik,

Bere ondran asmetan abiaurik kantua,

Amaitzera orduko nengoan tristerik,

Maite neban maitea ikustean illik.

 

Goiz baten eregi zan barrez egun sentia,

Ari bere nik bota neutsan itz neurtua;

Baña arratsaldera asitean bidia,

Lireak gura eustan jo negar soñua,

Illtera joialako egun aiñ dontsua.

 

Baita gazte denporan larrosak batuta nik,

Neure buru zoroa nai neban edertu;

Baña topau ezinda luzaroko lorarik,

Malko giñan begiok jatazan agortu,

Zergaitik lorak illik oi ziran igartu.

 

Mundua, nik zer neukan itanduten asi zan,

Ikusirik naibagez aurkitzen nintzala;

Baña eranzuera bertatik eban izan,

Egi andi au neutsan esan bereala;

Jaioa nazalako illtera noiala.

 

Ai! ezagutu baneu bear legez mundua,

Zerren on betiko bat nenbiltxakon eske,

Baña nun dau pozgei bat ez amaitutekua?

Zegaz nire biotza atsegindu leike,

Eriotzak billoxik itxi albanaike?

 

Au dogu sodadu bat, zarra baña zolia,

Beti garaipenagaz deuskuna urteten,

Baita urtengo dana, zerren bere bizia,

Ill eziña dalako bagara jaioten,

Jaioak diran arte, iraungo dau illten.

 

aurrekoa hurrengoa