www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Mukertasuna

 

Meza nausi denporan

egusarietan

eragozten dalako

jokoa plazetan

obediu nai ez da

ordena orreri

Karzelan sartu eben

Andres pelotari

non erautsan leiotik

jaian deadarrez

ulua eriola

sututa asarrez:

—Burdiña oneik nauke

zarratuta preso

erreja gogor batzuk

eurok diralako;

kaletik deutsa Paulok

laster itanduten:

—Burdin orreik zergaitik

ni enabe lotzen?

—Alkatearen naia

dozulako eiten.

 

Ta onetan ara non

kanpotik beingoan

pelota bat sartzen dan

leiotik barruan

eta Paulok dirautsa

barriro orduan:

—Orra lagun barri bat

or dozu orduan,

Ta non ibilli balitz

legien neurrian

orain aurkituko zan?

Pelota tokian.

 

Legeak zainduteko

ez izan mukerrak

an dauke kartzelea

bestelan okerrak.

 

aurrekoa hurrengoa