www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Libertadea eta bere eskola bat

 

 

                Jaungoikoaren bildurra da

                Jakituriaren asiera

                        (Salomonek Jakituriako liburuan)

 

Jaungoikorik bagako eskola batera,

Gazte batzuk abiau ziran joatera;

Ezebalako ango maixuak federik,

Zerua ikusteko ez eukan begirik;

Nonbaiten infernurik aurkietan bazan,

Ziñoan egoala bakarrik pobrezan;

Gizonok gareala bardin alkarregaz,

Aberastu oi dana dala bestenagaz;

Eta Libertadea gozetako emen,

Mundura gareala guztiok etorten;

Ikaslentzat zalako dotriñau gozoa,

Edan eben aukeran denporaz naikoa,

Baita bere frutuak asteko emoten,

Etzirean luzaro egon itxaroten...

Maixuak zerbaitera kanpora urtenik,

Aurkitu ziran laster poz pozik guztiak,

Tinteagaz pintetan euren arpegiak;

Bigote, perilla ta gañera patillak,

Uluka dei egiñaz: aurrera mutillak.

Gazterik egin gaituk danok emen gizon,

Libertadeak jeuskuk egiñ ainbeste on.

 

Eta txarrago zana, nai zer lotsagarri,

Paperetan egiten eben danak jarri,

Edozein pentsamentu sortua burura,

Alde batera bota egiñik bildurra;

Alan ziarduela Maisua sarturik,

Bere esku makilla gora eregirik,

Goian, beian, asi zan zurretan mutillak,

Entzun zitualako euren dei ta buillak;

Esanaz: bakizue ona zatozela,

Gizon argiak zelan izan ikastera,

Jolastu nai dabenak zelan egin dantzan,

Antxe dauka lekua libre-libre plazan;

Eskolea eskola, plazea da plaza,

An egoki da baña ez emen olgantza,

Baña, zelan mutill bat an bazan argia,

Eritxana Pio ikastun andia;

Axe abiau jakon Maisu libreari,

Urteiera onegaz emoten arpegi.

 

Libreak gareala, ez dozu esaten?

Zoriona bertatik jakula sortuten?

Dotriñeau ikasi zeuri badeutsugu,

Zergaitik nai doguna gaur ezin daikegu?

Zergaitik iruditu nai badogu zarrak,

Ezin egiñ giñaikez ur baltzaz bizarrak?

Bigoteak, perillak ta bardin patillak,

Libre jaio ta azi garean mutillak?

Zeuk ez dituzu bada guztiak mosuan,

Eta eukiko doguz guk barriz auzoan?

Ez, ez, guk bere bear ditugu soiñean,

Eta egin aldanaz, bardindu gaitean,

Eta txarrago dana, zelan eskribitzen,

Edozein pentsamentu ez deuskuzu isten?

 

Bai, bai, guztiz ederra da zure dotriña,

Lau anka daukenegaz balitza bardiña,

Baña zelan ni nazan Adanen semea,

Eta ez astakuma edo aberea,

Jaungoikoak emonik daukat errazoia,

Gizonari bakarrik emon eutsan doia;

Emen irakatsiak ez dauka ankarik,

Eta bururik badau aixeaz beterik,

Atzo zeuk esan eta gareala bardin,

Zatoz txikiagoai gaur egitera min?

Zatoz zeure berbea osoro jatera,

Edo ill egin al da Libertade ederra?

Eskumakilla on euki geldi geldi,

Eta Libertadea non nai bizi bedi;

Etxean, plazan eta geiago eskolan,

Izen eder onekin sortu dan Arbolan;

Bestelan laster zoaz leiotik kanpora,

Lau edo bost bat mutill bat eiten bagara,

Orduan egingo da garbiro ikusi,

Zeu zarean ala gu, gaur emen nagusi;

Edo ez irakatsi ezin dan gauzarik,

Libertadea beiñtzat badago neurturik.

 

Orduan mutill danak asirik uluka,

Erromerian legez, baita irrintzika,

Ots egiñik: batera, bizi bedi Pio!

Maisuari betiko egiñik adio,

Atera ziran arin kalera guztiak,

Kanpoan entzun arren euren garrasiak,

Etziran kejau gura auzoan biziak,

Parterik ez egian artu Justiziak...

Arreskero leioak oso itsutuak,

Ez daukaz bildurturik eskola Maisuak,

Eta ez ei dau gura bere zabaltzerik,

Errazoia dau bota ez dagien andik.

 

Jaungoikoaren bildur santu eta

Da bai jakituriak bear daben oiña,

Txarrak diñoe dala gaur Libertadea,

Salomon bat ete zan ain zentzun bal

 

        Ez.

 

aurrekoa hurrengoa