www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Udabarria eta udagoiena

 

 

                        I

 

Gaztea zelan oi dan izan Udabarria,

Neskatilla donosa, eskertsu, egokia,

Agertzen da urtero arpegiz barretia,

Balitz legetxe bera Jaungoiko bat txikia;

Ereiñotzezko aroz bekokian jantzia,

Izan dedin lurrean danen agintaria.

 

Nok ez dakio bere antuste larregia?

Ez dakutsagu soiñ me, txairo ta irazia

Loturik estuegi dakarrela garria

Baita erdazautsagu burua eregia

Dakarrelako zerden, zuzen, artez, zutia,

Darion usain dana dala arrokeria,

Baldin da baldin izan balitza egaztia

Pabo errealagaz, o! ze bardingarria.

 

Baña gaur dantzutsagun bere berba aldia,

Eta begira ondo, badan andikera,

Dinoanean: neu naz neu, neu, zoragarria,

Ni naz, negu illtzalla, altsu, itzalgarria;

Neu eder, galant, txukun, liraiñ, berbaz eztia,

Jatalako agoa gozozko iturria;

Eta zelan eteten etxakon eteten iturria,

Izanagaitik bere emona ugaria,

Geratu arteraiño utsik berba ontzia,

Kantau daiket ederto dan bestean egia:

Bildur apurrik baga artzeko lotsaria.

 

Ni naz edertasunen danen jarraigarria,

Nik neuk bakar bakarrik zelaia ta mendia,

Berdez orniduteko daukat jakituria;

Bestelan, nok ernetan dauz bedar ta orria?

Lanosa, krabelina ta azuzena zuria?

Beste milla loragaz egiñik estalkia

Lurrean, neuk ipinten eztot zeru bizia?

 

Gogaitgarri eztala neuk dakart eguzkia,

Izan bagarik udan legez beroegia,

Bere pean darabil pozik nekazaria,

Botaten eztabela geiegi izerdia;

Gaiñera ozperatzen neuk deutsat bekokia,

Bialdutean bigun aide zirimiria.

 

Zerua nigaz aiñan barriz gogo argia,

Eta izate dana, noz da ikusgarria?

Iñozko atsegiñen, ez ta egun sentia?

Itzarriten dalako gois goisetik txoria?

Ete arren zoli txera ta abegia?

Gomutauriz ill zala negu bildurgarria?

Au gaitik guztientzat ni naz maitegarria,

Nai dabela neu izan nadin menpelaria

Deiturik: «beti bizi bedi Udabarria»,

Dalako gazteentzat geien poztugarria,

Eta zarrentzat barriz bizi-ekarlaria.

 

Orregaitiño baña, iñok auterestia,

Baldin badau gorago bera dala jagia;

Nire aldean urrin dabela jaritxia,

Bere al izateaz biziteko tokia;

Betor izan dakidan ementxe ikusia,

Betor ta izan bedi aurrean agiria,

Eta badakust dala nire kerizgarria,

Eta ni enazala bere bardingarria;

Berbertatik burua jarririk erantzia,

Aro eder onegaz egiñik eskiñia,

Agur! esango deutsat, nire agurgarria,

Agur! deustazulako guzurtau eretxia,

Agur! artu egizu nire jazartokia,

Geiegi jatalako sueteko aulkia;

Agur! ni nazalako onen gauza gitixia,

Enazalako izan benetan nagusia.

 

Uste neban aiñean gitxiago zolia,

Agur! emen naukazu sorura eratsia,

Izan nakizun zure oñen zapalgarria,

Zuk izan bear dozu goia, ta nik azpia,

Eutsiz nire lorok, ta betor damu zapia;

Betor, dakardan beti buruan ipinia,

Betor, au jatalako aizez puztuegia,

Orain dazaudalako neure sorakeria,

Nigandik zugana dan alde lotzagarria,

Gura natxazu izan zure serbitzaria,

O! miragarrietan andra miragarria!

 

Ona emen naukazu otseintzat gaur jarria,

Egiteko sotillik gura dozun guztia;

Benturaz izan banaz gorengotzat eukia,

Usterik nintzala ni danak lenendaria,

Artu eztaian inok engaiñuzko neurria,

Zorionean dozu azaldu arpegia,

Zori onean egin zatxat ezaugarria.

Zinean legez izan bagarik beregia,

Edo beratasunez obeto gerogia:

Eukidazu izartzat artzean errukia,

Zu zeu zarealako uts-utsik Eguzkia.

 

Baña, entzun oraindik guztien azkarria,

Esan dodazan gauza dan danen illgarria,

Eguzki arek entzun nai ezta eskaria,

Egingo beleust egin illun, motz, abegia,

Orduan neukekean amorru, arrabia,

Artegatasun eta su, gar ixetaldia,

Agertzeko egingo neuken ulu larria,

Naiz da bere biziko urratu eztarria,

Iñoz eldu ez arren araiño juzturia

Infernuan entzungo leuskide garrasia,

Etsi, ta dei egiñaz ango lagungarria,

Madirakatu danen dalako ertegia...

 

O! errakuntza baltz ta marrutsu guzurtia!

I azalako izan nire artezkaria,

Izan batxakit bere engaiñetan zolia,

Ez akit baña, izan aurrena mingarria,

Onelan euki baga edaten lotsaria,

Arpegian dodala txingarra duiñ gorria,

Ezpata orregaz kendu eidak arren bizia,

Ebagidak oraintxe arren, bere aria,

Arren! emoidak laster niri urkamendia,

Arren! izan dakidan lotsen amaigarria,

Arren! emoidak gero berpertatik obia,

Arako leza sakon illun izugarria,

Goi goitik izan nadin araiñoxe jausia,

Artu dagidan duiñ ta jagotadan saria,

Artu dakidan antxe neure irabazia,

Zori gaiztoko ordaiñ beti iraungarria...

O! o! o! benetako, benetan lazeria!

Inoz bere amatau ezin dan sugoria!!!

 

 

                        II

                  Udagoiena

 

Gure Udabarria ordua eldutean,

Ill zan da aspaldian umil datza lurpean;

Eriotzeak eban ondatu sabelean,

Biztuko ete jaku negua joatean?

Zelan itsu bat nazan ni etorkizunean,

Ondoen egingo dot isillik egotean.

 

Baña, Udagoiena igorik gallurrean

Daukagulako oraiñ, zerbait esan-gurean,

Entzun daiogun zoli, adi egon gaitean,

Ea gaur zer diñoskun bere berba-saillean:

 

Gizonak, gaur zagoze danok neure mendean,

Ezpanaz ederrena bere ni gorputzean,

Alan pitxirik eztot ipinten paparrean,

Ez ta lorategirik bere buru gaiñean.

Zurtasuna eztago politik jantzitean,

Bakotxa jagokanaz ezpada ibiltean,

Ikusi nire berbok zentzundun badirean,

Edo txoriburutxo direanen ontzean.

 

Ni naz errukiorra, guztientzat lurrean,

Nigaz eztago ezik jente meien artean;

Udabarrian asko goseak artutean,

Eztaroaz ill gitxi batean da bestean,

Lorak eztabe poztzen zer jan bako danean,

Ezta berba ederrak esan arren aurrean;

Ezta arrokeriak onik egin etxean,

Eta bai, etxekoak ondatu geienean.

 

Baña, gaur, ez eukirik alda iñorenean?

Eskekoak eztabiltz pozik euren lorrean?

Jatekoa eztauke non nai ate jotean,

Apurtxo bat nekatu nai badabe minean?

Eskatuten bakarrik Jaunaren izenean?

Zeñbat etxetan barriz egarri diranean,

Uste gaba ur ordez sagardaua artzean,

Arek bai, diñoela egia dan bestean!

Ze ederto gabiltzan gu Udagoienean!

 

Nekez bizi diranak on diñoenean,

Zer esan lei artzaiñak dirutzaz asetzean?

Negurako gaztaiak nai legez saldutean,

Gizen eta galantak ardiak ikustean?

Gaiñera laboreak ugari batutean,

Gari, arto, gaztaiña guraiña pillatzean,

Añbeste ondasunez nasai aurkitutean,

Ai ak, joten dabela ardiak larratzean!

Txilibitua pozik mendira igotean,

Ak! bai, ujuju, edo zantzo bat botatean,

Diño: nik atsegiña darabilt biotzean,

Udagoien prestua jaristen dodanean.

 

Zer ikusten da bere orain langillenean,

Zibitu zibituan biziakaz kalean?

Iñozko merkeena zer jana zuzentzean,

Arturik alogerak zapatu illuntzean,

Diru guztiz gitxigaz zor danak kendutean,

Enparetan jakenaz pozik biamonean:

Ez tabiltzaz glorian, domeka egunean,

Azturik botariko izerdiak astean,

Zurrustxo bat geiago edanik afaitean,

Lo bere ez oi dabe ondo jai-gabean?

Erregeak ez deusku jauregi galantean,

Añbestean egiten bizi arren kortean?

 

Orain entzun azkenez, zer esan nai neukean,

Egunik ederrenak ni nausi nazanean,

Esne-esnetan zelan iragoten direan,

Edozeiñek eztaki aberatsarenean?

Itxasora errekak batzen diran legean

Burdikada gariak eztira arenean?

 

Eta o! zeñbat maizter zorroak ustutean

Bazkari luze on bat ugazabaz jatean,

Piperturik geienak arpegi azalean,

Urteten dira loka gaba urreratzean!

 

Ze bertsotxoak bere etxera urreratzean!

Botaten dituezan tandan nozik-nozean,

Zelan bazkaldu daben ugazabaz nastean,

Zelan pianoa jo semeak bitartean

Eutsen, gitxienetik orduterdi batean,

Zelan kopla guztiak arira amaitzean,

Arek kantetan eban berbal-ots leun leunean;

Erdu, Udagoiena, sarritxotan urtean,

Erdu, zulakorik bat ezta sartzen gurean,

Erdu, erdu maitea, erdu zorionean,

Erdu ondasunokaz esku biok betean,

Zuk utsik laztan gozuz, zuk erruki lurrean,

Zuk zainduten gaituzu Jaungoikoak ostean;

Agaitik, goratuko zu zaitugu goixean,

Agaitik, alabauko baita bere gabean,

Baita oraintxe legez nai noz arratsaldean,

Zerren zu ezpaziña ill bearko geunkean...

Udabarri arroa, zer da onen aldean?

Ill bazan, ez dedilla biztu aurrerantzean?...

 

Orain, nor azartuko jat jarriten aurrean?

Edo nai baldin badau bardin aldamenean?

Ete dan ni duiñ andi ikusteko ustean?

Ni aña dala barriz badago siñistean,

Besten bat bizi bada gaur mundu zabalean,

Bildur eta lotsea itxirik bazterrean,

Dei egitera noa ao bete betean.

 

Betor Udabarria berak nai dabenean,

Al izate guztia arturik bizkarrean,

Ikusi dedin laster nire sonburupean,

Betor eta burua ur otzaz erretean,

Lotsari eskerga ta andi bat artutean,

Bizi dedin aurrera bai apaltasunean,

Uste bagarik nausi dala goian ta bean.

 

Bakit, ariña dala buru eta oiñean,

Ez tazauz arek gauzak, nik dodazan aiñean,

Ai! ezpalitza illgo aiñ era galantean!

Aiñ samur, aiñ guri ta zoro eta gaztean;

Ezagutuko leuke dana emen lurrean,

Igaro joakula begi itxi batean;

Eta zetan arrotu eztala biotzean,

Izan arren ederra beste danen aldean;

Doialako guztia keia legez aidean,

Edo lurreraturik guztiok azkenean,

Eder eta ezaiñak usteldurik nastean,

Eztirala ezautzen eder zeintzuk zirean.

 

                      * * *

 

Aor nire gogamenak esaldi laburrean,

Adietan emonik jardun baga luzean,

Oraiñ eskua nai nok jarririk bularrean,

Asmetan nekaturik burua puskatean,

Esan daike bakotxan nai badau ondorean,

Udabarria ta ni zurrago zeiñ garean.

 

aurrekoa hurrengoa