www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Uda barria

 

                        Ene adiskide on Antonio Trueba jaunari

 

Negu baltzean atso bat legez zan izatea,

Orain dakusgu burua zabal dakarrela,

Apainduagaz bere ulleak neskatxen gisan,

Itxaropenez gorputza jantzi oi dabela.

 

Ikustekorik ikusgarrien oraiñ au dogu,

Begira daigun kanpoetara gaur bestela,

Zelan dagozan jaiorik milla lora mueta,

Euren lurrunaz atseginduten gaituela.

 

Aisea dator gaur bigunago len baño emen,

Gozogarri da bat jarritea bera artzen,

Zeñen bagetan txori politak egan dabiltzaz,

Uda barria etorri dala iragarten.

 

Ontziak doaz zabalduagaz bela zuriak,

Ekatx gaiztoak ez dauz len legez bildurtuten,

Amerikara joan zirean egazti asko,

Asirik dagoz barriro onuntz biurtuten.

 

Artzaiñak dabez txilibituak ur korrontaren,

Alboko landan kerizpetxotan soñututen,

Auntzkumak eta bildots guriak dantzan egiñaz,

Emoten dabe zer eldu jakun adituten.

 

Txal ta moxalak salto ta brinkoz besteen gisan,

Gogo argia deuskue bere erakusten,

Leiak kiskaldu zituzan lurrak nekazariak,

Laieaz ditu itzuliagaz astinduten.

 

Egun sentiak ezotuten dauz urrezko perlaz,

Lurrak agertu dituzan lora ta bitxiak,

Dirudienak egon dirala len ezkutuan,

Ikusi daizan uda barrian Eguzkiak.

 

«Ongi etorri» esaten deutse Errege bati

Oi jakon legez landara samur aiñ guriak,

Eta besteak zeinbat gorago igoten daben,

Obetoago ezarten deutsez bi begiaz.

 

Agurak bere bota dituez kapa lodiak,

Ikusten dira gaur txairoago kaleetan,

Eta atsoak bizkor bizkorrik lengo aldean,

Ez daukelako ainbeste sorki gorputzetan.

 

Gazteak barriz poztuten dira ezin geiago,

Euren gogoa dakarrelako piestetan,

Eiza zaleak ola itxirik goixetik doaz

Ibilte arren erbi atzean mendietan.

 

Ugaraxoak asirik dagoz kar, kar, egiten,

Txindurri piñak abiau dira bearrean,

Burrundaraka erleak dabiltz lorarik lora,

Eztigintzako egoki diran gei atzean.

 

Kukuak ku, ku, zozoak zor, zor, negutak txuiñ txuiñ,

Birigarroak barriz tantaien gallurrean,

Kantetan dabe danak guztiak etorri dala

Uda barria negu balizaren ondorean.

 

aurrekoa hurrengoa