www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Guzur illun zaleari

 

                Zeinbat eta lurra bigunago

                Arra barrurago.

                        (Euskaldun esaera zarra)

 

Egiagaz burruka legetxe guzurra,

Alkarren kontra dabiltz gaba ta eguna;

Zelan ez dan alkartzen zitalaz biguna,

Argiaz ez da lagun bein bere illuna,

Eta gatxak ezpadau laztan osasuna,

Ona non izan leike txarraren kutuna?

 

Orregaitik eguna badoa beruntza,

Gabari nasaituaz doako biotza,

Eguzkiari doa atzetik jarraika.

Zabalduaz puskaka kapa illun baltza;

Ta argia egitean beste aldera pasa,

Orduan asten dabe gautarrak olgantza.

 

Orduan guzurti ta illunpetakuak,

Itxirik bizi diran leku ezkututak;

Artzen dabez eurentzat erri ta basuak,

Asetuteagaitik egarri gaiztuak,

Lotan dagozalako biotz onekuak,

Egunez bearrean oso nekatuak.

 

Bestela begiratu ipurtargi ezaiñak,

Aor, zelan uste daben dirala izarrak,

Aor, kalera urtenik arro sagusarrak,

Ara, ontzak basoan uluka zantarrak,

Deitzen dabela: «nausi gu gozak gautarrak

Zergaitik bereagaz urten daben gabak».

 

Ara, otsoa bere gabez, ze zolia!

Artzaiña lo dago ta ito dau ardia,

Ara, ollotegian barriz aixeria,

Bizitza baga isten al daben guztia,

Esanaz lotsa baga: «au dok gure aldia,

Zetarako juagu eguzki txarria?».

 

Ez dok askoz txarrago guretzat eguna?

Etxuagu egiten gabez nai doguna?

Jan bildots guria zein ollanda biguna,

Gozau bildur bagarik besten ondasuna,

Betetako gogora etorten jakuna,

Auxe, ez dok ordua eskatzen genduna?

 

Orra, modu berean gizon gauzalea,

Pristien antzekoa daukana fedea,

Deika: «zertarako dok Jesusen legea?

Zetarako juagu alako katea?

Gustora emoteko emen denporea

Ez dok obeagoa gaur libertadea?

 

Ez dok erosuago gabiltzan moduan,

Bizitea, al dana egiñaz munduan?

Non aurkitzen dok ezer ill ezkerokuan?

Non erretako su ta garrik infernuan?

Eta non gloriarik betiko Zeruan,

Ustelduko bagaituk lurraren barruan?

 

Orra, gautar guztien gaurko berbakuntza

Orra, noraño sartu jaken errakuntza;

Orra, zer diñoskuen fedea galduta,

Aurkitzen diralako gabak illunduta,

Auxe da zorigatx bat negargarri utsa,

Ikusten dabelako bakarrik gorputza.

 

Nekazariak zelan garia soluan,

Orrelantxe erein da guzurra kanpuan,

Ara, bere frutuak kale zein basuan,

Agaitik gauzak dabiltz dabiltzan taiuan,

Askok dakarrelako aixea buruan,

Asabak kokoloak zirealakuan.

 

Baña, nik dakust garbi begien aurrean

Dontsuago giñala gu lege zarrean,

Baita libreagoak euskaldun lurrean,

Antxiñako fedeaz bizi giñanean,

Bestela gaur bagagoz libertade obean,

Zertako erdaldunak ditugu gañean?

 

Ez giñan zabal bizi geure esparruan,

Pristia txar bat sartu artean barruan?

Ai! au arri bategaz jo burn buruan,

Eta ill-otzik itxi bagendu beinguan,

Ez giñean jausiko lazu ain estuan,

Barre eragiteko iñori auzuan.

 

Egi egia da, bai, lurra bigunago,

Danean, arra zelan doian barrurago;

Txarragoa sartu zan emen arra baño,

Zergaitik sugea dan askoz okerrago.

Euskaldun gure Tenplu izana lenago,

Nor gaitik basamortu bestela gaur dago?

 

Bai, sugeak zeruan asi eban gerra,

Guzurtia zan eta bota eben bera:

Ta gero infernutik urten da lurrera,

Dabil bere guzurraz baterik bestera;

Azkenez eldu jakun geure lur maitera,

Libertade jantziaz zepuan lotzera.

 

Pristia guzur utsa, zeinbat txori itsu,

Oi dok zepo orregaz ankatik oratu,

Argia eskeñi ta illunagaz lotu

Eure mantu baltzagaz egitean batu;

Baña, egi bat egin baño len or sartu,

Amorruz bearko dok arbolan urkatu.

 

Ekiok gura badok, gerra aiñ zitalean,

Esetsi Egi orri al duan añean,

Nekatuko az baña, alperrik lanean,

Orain modu batera, urrengo bestean

Zergaitik Eleixeak i beti oiñpean,

Eukiko aben lurrak dirauan artean.

 

aurrekoa hurrengoa