www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Non nai arantzea

 

Eskeko zar bat joian goruntz aldatsean,

Ta beruntz jasten zan bat topau ebanean,

Diñoitza: —Errukitu zakidaz zu gizon,

Ni duiñ errukarririk eztalako iñon;

Ez daukat seniderik ez daukat andrarik,

Nazalako mutill zar soill eta bakarrik.

—Nok leukeken gizona zure suertea,

Auxe zan bestearen erantzuerea—,

Enaz ni mutil zarra, badaukat andrea,

Mon dongarik bada, bada bat nirea;

Senide asko ditut, danak arloteak,

Neuk ezin irabazi, amaika umeak,

Zuk daukazu bakarrik zeure ardurea,

Bakizu zeiñbatena dan barriz nirea?

 

Berbarik egin baga geiago alkarri,

Bakotxa jarrai eutsan bere bideari;

Norberen naibageak pentsetan pentsetan;

Arantzaren bat non nai da mundu onetan.

 

aurrekoa hurrengoa