www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gerrea

 

                        Lenengo osasuna,

                        Bigarren bakea,

                        Biziteko on dira

                        Bata ta bestea.

 

Aberea abere dalako jaioten,

Errazoe bagako beti da ikusten,

Baña zentzun ezduna naiz dala aurkitzen,

Noz dau bere lagunik illotzik botaten?

Inoz bata besteaz aserratu arren?

 

Ez da mirar¡ bada ganau zentzun bagak

Ikustea egiten noz baiten jazarrak,

Zerren daukezalako jaiokeraz armak,

Tronpa, agiñ, adarrak, erpe eta zarpak,

Baña baketsuaren antza dau gizonak.

 

Bizidun guztietan au da ezaguna,

Berba egiteko onek dauka mingañ leuna,

Barrea agertzeko bere esker ona,

Errukia artzeko biotz añ biguna,

Alkar adietako buru zentzunduna.

 

Bestek ezbadauz bada bizidun artean,

Gizonaren doerik beragaz aldean,

Zelan au ikusten dot abere antzean?

Zelan bere laguna¡ egiten pelean?

Jaiokeraz baketsu badator soñean?

 

Zelan atzera diñot errazoi ta guzti?

Iru almen dituan arimeaz nasi,

Dabil au gau ta egun esetsi ta esetsi?

Gorago dagoana beian nairik euki?

Matxiñadak asmetan egiñ arte nausi?

 

O zorigaiztoko! O andigurea!

Jaioten diran gizon goienen griñea!

Emendik sortu oi da geienez gerrea,

Emendixek atera orren gatx dongea,

Ainbeste atsekabe dakarren plagea.

 

Emendik, bai, emendik, dalako sustraia,

Griña oker danentzat bai andikeria,

Edo deitu oi dana bardin soberbia,

Zerren bere aita dan Txerren itxusia,

Jaungoikoaren kontra zeruan jagia.

 

Onek jarri oi ditu gizonak gerretan,

Beronek pillatzeko frutuak euretan,

Onek ixotzen dau sua biotzetan,

Adorau daien Marte kanpo zabaletan,

Bere serbitzariak odol erreketan.

 

Gerran agaitik nun nai dantzut aienea,

Nun nai negar, txilio, nun nai kurriskea,

Nun nai erruki baga, gizona iltea,

Nun nai erru bagako odol edatea,

Beragaz egarria nun nai kendutea.

 

Orregaitik gorrotoz dakus gerra Jaunak,

Baita begi txarrakaz errege-gei zurrak,

Dakizalako bere ondore zitalak,

Negarrez baño kontau ezin leitezanak,

Diralako on gitxi beste danak txarrak.

 

Loitu oi dira gerran oitura txito onak,

Etsaitu bere sarri len lagun ziranak,

Galdu artu emonak merkatarienak,

Atzeratu arteak, baita ikaspenak,

Ostu eskubiderik legez zuzenenak.

 

Gerran, atxak ikusten ditugu dardaraz,

Erriak kiskalduten suaz eta garraz,

Zerua zenbat aldiz arpegi illunaz,

Ez dabelako egin iñoz gizonakaz,

Orrenbeste zorigatx bere tximistakaz.

 

Añ da bada gerrea añ plaga gaiztua,

Askoz obetzat daukat kolera murmua,

Orduan umiltzen da gizon anditsua,

Gerran baña makurtze ez arren burua,

Naiago dau ikusi dana auts biurtua.

 

aurrekoa hurrengoa