www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ames bat

 

Jaungoikoak esan eutsan bein udabarriari:

Jarri egiozu maian zer janagaz arrari,

Eta ginda zugatzean dau bertatik orria,

Jaio eragiten oso samurra ta guria.

 

Baita arrautzatik arra laster dau askatuten,

Koskolak bere barruan ebana zarratuten;

Antxe nekez iragorik negu bildurgarria,

Jaten ekin eion laster ginda orri barria;

Eta zelan bai gustoa eutsan ona artuten,

Kostan arren egiñakaz apurtxo bat zatitzen;

Esan eban bere kautan: Gozoa dot billatzen.

 

Bigarrengo Jaungoikoak baita deutsa esaten,

Erlearentzat asteko mala janaz gertatzen;

Orduan ginda zugatza lora zuriz dau jazten,

Inozko miragarrien urrin agertu daiten;

Eta urrengo goixean eguzkia jagia,

Zanean, loreagana doa erle zolia;

Zeiñ topaurik zuri eta katillu antzekoa,

Eretxi jakon ontzia kafea artzekoa,

Eta bere musturtxua barrura sartutean,

Eta bertako zumoa poz pozik edatean,

Esan eban guztiz gozo edari au jat, eta

Azukarez esan leike dagola atonduta.

 

Jaungoikoak Udeari esan eutsan urrengo;

Txoriari janaria bere gertatuteko,

Orduan ikusten dira ginda gorri mordoak,

Eta txoriak bertatik asten dauz txioak;

Erdu bai ordu onean, gura zindudan maia,

Nire goseau illteko ekarridazu gaia.

Neugandu daidan indarra goseaz galdua nik,

Aspaldion nazalako bizi kantau eziñik.

 

Udagoienari gero Jaungoikoak diñotso;

Etorri jatzu aldia zuri aginduteko,

Kendu egiezuz maiai zapi eta oialak,

Amaitu zirealako zeatz zeatz zer janak;

Eta zelan gosetiak asetuak dagozan,

Nai dot orain zeure lanak betetera zoiazan.

Orduan Uda goienak auspoturik agoa,

Arnaseaz egiten dau aixe guztiz puztsua,

Gaur dario epeltxoa, biar leigintzakoa,

Orria ipini arte laru ta igartua;

Azkenean urraturik zugatzetik aldean,

Daroa nai nora noz nai, luma baten antzean,

Goixean, arratsaldean, eta bardin gabean,

Berari gogoan jarten jakon une berean.

 

Jaungoikoak azkenean diñotso Neguari,

Begiratu egiozu kanpo ain zabalari»,

Zeiñek ikusia gaitik narru gorriz billoxa

Erakutsiten ebala atxarrizko biotza,

Botarik kanpo danari edurrezko izara,

Negu gogor, gordin, baltza, joaten da lotara.

 

aurrekoa hurrengoa