www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuintxo bat

 

Orain amar bat egun nik ikusi neban

Juan Anton Josetxori esaten onelan:

 

Seme, bota egizu kartau korreora,

Gabon gaba baño len eltxeko Bilbora,

Isekok artu daian eunerleko ori,

Ipini deutsadana barruan betorri;

Gabon jaiak irago daizan ondo aurten,

Errukarri dalako bera aurkituten;

Aor amabost zentimo selloa jarteko,

Etorri bereala lana egiteko.

 

Biurtuten Josetxo da beingo batean,

Ta amabost zentimoak an dakaz aldean,

Eta aitak dirautsa: zulora kartea

Seme bota al dozu zellorik bagea?

—Bai, zergaitik ez dodan iñon erakutsi,

Gañera aita iñok ni enau ikusi.

Zer nai zenduke barriz aita Gabon babez

Isekoren eskuan kartea egon baietz?

 

Aitak laster joanda naiz jarri sellua,

Oraindik karta baga dago isekoa;

Eta gabon ez eze gaur da Urtebarri,

Eunerlekoa non dan, nok leia igarri?

 

Josetxok gitxi daki, nor baitek goiegi,

Onek gura baleuke non dan esan legi.

 

aurrekoa hurrengoa