www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Tranpea lotsagarri

 

Gregorio bizi da geienez jokuan,

Tranpa, guzur ta droga, ganora gaiztuan,

Beti nori sartuko al badau ziria,

Bere bizimodua auxe da guztia.

 

Estamanguko miñaz luzaroan gaizki

Medikurik mediku zanean ibilli,

Joaten beartu zan don Faustino gana,

Entzute aiñ andia daukan aregana,

Ta konsultaurikoan nekearen sari

Medikuak eskatu einda peseta bi,

Ari bere sartzea nairik larakoa,

Emon eutsan peseta bata ez zintzoa;

Baña osagarriak ondo jarri eban,

Beste medikuenak ezinda ezelan.

 

Urteak joan eta urteak etorri,

Gregorio geixotu zan barrien barri;

Estamanguko miñak eldurik atzera.

Joatea beartu zan konsultea artzera.

 

Zuzendu zan barriro don Faustino gana,

Zeiñek esaten deutsan bere-bereala:

—«Gregorio, pildorak len zenduzan artu,

Txikiak asko eta oraiñ obe dozu,

Gaur emongo deutsudan andi bat artzea,

Nai badozu osasun ona jaristea».

 

Biurtzean etxera papera zabaltzen

Dan, eta peseta bat bertan dau billatzen,

Baña paltsoa zanik konturatu baga,

Medikurri berak beiñ emona zala;

Biotza estuta bere kautan diño:

«Ezin nei eztarritik pesetau irago»

Alan, ostera, laster doa beragana,

Esatera iruntsi ezin leikeala.

 

Orduan medikuak erantzuten deutsa

Egoalako guztiz barrutik minduta:

—Pildora on ezin iruntsi ziñaike?

Nik iruntsi nebala dira amar urte.

 

Gregorio jarri zan txingarra duiñ gorri,

Zer esan gura eutsan eginda igarri;

Konsultarik geiago artu baga laster

Urten eban ta dabill osasunaz oker;

Errian bere zelan danak eutsen jakiñ,

Zar ta gazte guztiak oi deutse barre egin.

 

Jakiñaren gañean ez iñor engañau,

Buruari ez daion berak batu lor au.

 

aurrekoa hurrengoa