www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gabon-Kantak

 

        Kantartea

Zeruak eta lurra,

Danak poztze arren,

Jaungoikoa gaur gizon

Jaio da Belenen.

 

        Kantaldiak

Barri onak daukaguz

Gizon eta andrak,

Seme bat egin deusku

Dontzella dan Amak;

Betetara badoaz

Igarlen esanak,

Baita Aitalenenen

Itxaropen danak.

 

Goiak utsik itxirik

Datoz aingeruak,

Zabal dituezala

Guztiak eguak;

Pozgarri dira euren

Kantu ta bertsuak,

Direalako danak

Bake santuzkoak.

 

Adoretara datoz

Zeruen Jaubea,

Egin arren mundura

Sarrera pobrea,

Dakielako dala

Euren Egillea,

Gizondurik jaio dan

Jaungoiko Umea.

 

Isaias-ek ikusi

Antxiña ebana,

Orra lasto gañean

Umillik etzana;

Izanik Jauregitzat

Zeru bat daukana,

Korta bat da etxetzat

Emen jagokana?

 

Andikirik bat ez da,

Artzain umildea,

Agurtutera dator

Dabiden semea;

Izanik Erregien

Bera erregia,

Aska baten daukana

Jaiotzako oia.

 

Negarrez dago eta,

Goazan poztutera,

Otzak ill ez dagian

Baita berotzera,

 

Ongi etorri on bat

Goazan emotera,

Agertu jakulako

Mesias lurrera.

Zatoz, ordu onean,

Jesustxo, gugana,

Zure premiñan txarto

Gengozanok gana;

Erdu zorionean

Zeru-lurren Jauna,

Desegitera gure

Illuntasun dana.

 

Utsik zarealako

Gure Eguzkia,

Baita pire bidea

Ta Egi guztia,

Zerua izan dedin

Zuk zeuk idigia

An sartzeko gizona

Baita erosia.

 

aurrekoa hurrengoa