www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ezjakiñen kontuak

 

—Juantxo, joan bear dok eskolara laster

Geratu ezaitean jakin baga ezer

Naiz dala irakurten bakarrik ikasi

Neguan bearko dok aurten ara asi

Ni legez ez aitean itsu i geratu

Letra bat bere zeñ dan eiñ baga ezautu.

—Aita ez dozu zetan apurrik estutu

Diñozun utsun on laster da osatu

Jakizu bada zelan alboko aitaitak

Urteak daukazanak asko larogeitak

Pesetan erosirik begi aurrekoak

Irago dan domekan plazan gisajoak

Nik ikusi dodala kartak irakurten

Lenago ez ebana egiñ al izaten.

 

Al bada peseta bat gastauta ikasi

Obe ez da plazara joan da erosi?

 

Bai, obea dok plazan peseta bat gastau,

Ez negu bat osoa eskolan ik pasau.

 

Ain itsu egotea ezta gauza ona,

Jakitun txarra baño alan bere oba.

 

aurrekoa hurrengoa