www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Masusta zugatz bateri

 

Egun-izarra atzo bajoian,

Ezkutau bear eban sasoian,

Lotseaz gorritzen zala,

Bere kutuna agurtutean,

Galai bat zirudiala.

 

Agurtuagaz, azkenez baten,

Orri artean neutsun jolasten;

O zugatz koronadua!

Loraz erramok jatzuzan jasten,

Eukelako asko pisua!

 

Orduan, zelan uste zeinkean

Biaramonak goiz jagitean,

Zure bekokiko orriak,

Aurkietea zeure oinpean,

Zimelik bera jausiak?

 

O zugatz berde, atzo ziñana!

Zelan eguzki gaurkoak, dana,

Zimelik zaitu aurkitzen,

Ederrik bizi ak zinduzana,

Zaituala igar ikusten?

 

Zek ditu zure lora arroak,

Gorputza zeuri gordetakoak,

Lurra estaltzen ipiñi,

Eurai gañetik marraskilloak,

Dakioezan ibili?

 

O masustera! nok deutsu lurtu?

Autsaren jaki zeñek biurtu

Zure koroe galanta?

Neguko otz batek al dau tximurtu,

Ederrik atzo zeunkan ta?

 

Ai! biursari onek zapaltzen,

Zugatza deutsu koroia;

Bekokian zeuk galanto atzo,

Arrorik erabillia.

Oñean azpian bere darabilt,

Neuk nekarrena jantzia,

Zeñ egun baten damu gloriak

Dagoan igar jarria.

 

Eguzkiaren errañu meiak

Gorde gurarik loretan,

Txoriak euren antzera sartzen

Jatzuzan orri artetan;

Ene loratxo bizitzakoak,

Baita bekoki onetan

Abiak egin gurarik pozik,

Batuten ziran aldretan.

 

Orduan ames, biursate ta

Etorkizunen gloriak;

Gomuta gozo gaztetakoak,

Amore pozgei guztiak,

Biotz oneri jantzi eutsezan

Bitxi ederdun koroiak,

Zelan lorea daben apaintzen

Mitxilet jira zaliak.

 

O masustera! zuk legez, jaso

Neban bekoki zutia;

Zeñek agertzen eban, barruan

Eukan alegerentzia:

Nok daki beti nai beban izan

Lora ederrez jantzia?

Azturik otz bat naikoa zala

Eurai kentzeko bizia.

 

Ai! baña egun batik bestera

Ames ta biursatiak,

Lora uts ziran, eta beingoan

Kiskaldu eutsuzan leiak;

Txalo otsaz zelan igesten daben

Zugatza itxirik txoriak;

Esku otz miñak jorik, jatzuzan

Mundutik joan bitxiak.

 

Zure zoriaz nirea bere

Izanagaitik bardiña,

Obeagoren ustean dago

Zure naibage samiña.

A! eguzkiak emongo deutsuz,

Oraindik lora guraiña;

Bere beroa gitxituagaz,

Niganuntz doakit baña.

 

aurrekoa hurrengoa