www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Edariaren egitadak

 

Ogei bat kopa kaña

egitean edan

naiz da erdi mutua

jaiotzatik izan

domekan Peru isill

gure beko dendan

barrutik apurren bat

zelan berotu zan

denda zaiñari asi

jakon barriketan:

—Jose, badakizu zeinbat

gradu nik neukazan

joan dan gerretean

naiz tonto bat izan?

Euskeraz ez dakidaz

ienak eurenak

baña esango dodaz

erderaz dienak,

kabo, sarjento, alferez,

iru urtietan

orra iru gradura

zelan eldu nintzan.

 

Denda zaiñak zurturik

deutsa erantzuten

—gureko kañau bere

ez da laura eltzen.

—Jose badirudi, bai,

dala kristiñaua

osterantzean izan

balitza morua

ainbat kopak, ez eusten

galduko burua?

—Burua, ankak eta

baita bere miña

ta etxera bearko

zenduan mutilla.

 

aurrekoa hurrengoa