www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beargiñ alegere bati

 

Beti ugazabentzat diardut lanean,

Naizda ez aberastu iñoz biarrean;

Lanera jagi arren, arduraz goixean,

Alogerak poztzen nau, txito arratsean.

 

Ene aita izan zan, neu legez arotza,

Alogeraz ez eban, ak gizendu poltsa;

Pobrezan eukalako kontentuz biotza,

Agaitik gaur zeruan gozetan dau poza.

 

Alogerekoak lez, es daukat bildurrik,

Iñoz sartuko danik gurean lapurrik;

Baba, arto, urdaia, jan arren bakarrik,

Familia ederra azia daukat nik.

 

Irabazi zelan, alan dot kastua,

Ez dot nai lebitarik, brusa dot naikua;

Egin gura dabenak gustora pausua,

Zapatea bear dau oña bestekua.

 

Zeiñbat etxe direan euren erruz galtzen!

Txikiak izan eta andiai jarraitzen!

Neu beñik beiñ enoa orrelan izaten,

Zorrak pagau ezinda tristetu enaiten.

 

Zeiñbat gizon munduan enplio andiak,

Jariste arren dabiltz galtzen garbediak!

Baña boteagaitik askok izerdiak?

Nun? dagoz guztientzat goietan aulkiak?

 

Gaur arte nok jakin dau zer dan uelgea?

Enredo zalez dakust mundu au betea;

Nik nai dot osasuna, lana ta bakea,

Iñor engañau baga denpora emotea.

 

Ardaurik ezin badot, edaten dot ura,

Orrengaitik gerrarik baña ez dot gura;

Pazientziaz zelan bat doian zerura,

Piskat sufridu arren, ez deutsa ardura.

 

Zeiñbat galtzen dituzan andinaikeriak,

Luzifer bere galdu eban soberbiak;

San Migel otzeiñ onak jaritxi gloriak,

Umillentzat zeruak dagoz edegiak.

 

Andi izate arren, enoa iñora,

Ez dot estutu gura igo nairik gora;

Nausitasuna baño mendeko dot oba,

Naikua dot nik banaz, guraso bat ona.

 

Ai! balekie askok nor dan aberatsa!

Niretzat igertea, ez da orren gatxa;

Euki arren munduan batek asko gauza,

Kontentuz ezpadago, bizia da latza.

 

Txori koitau bat baño nor da pobreago?

Alanbere kantari geienian dago;

Txindurriak naiz euki, ondasun geiago.

Nor da mutuagorik beste bat au baño?

 

Iñoz izan ez arren, txoria joskiña,

Soñekoa darabill ondoen egiña;

Sedea eztalako lumea duiñ fiña,

Aiñ ondo ez da jazten beiñtzat erregiña.

 

Jaungoikoak badeutsa ardurea artzen,

Zelan sinistuko dot dala gugaz artzen?

Egaztiak baditu aiñ ederto jazten

Ni zelan itxiko nau goseagaz illten?

 

Beraz ez dau esaten eskatu daigula,

Joteko atea ta, entzungo jakula?

Ala fedea gugan osoro galdu da,

Onenbeste gatx nundik bestelan eldu da?

 

Egia da, kontentu osorik munduan,

Ez dala jauregian, aiñ gitxi tronuan;

Gure ditxa ez dago lurreko diruan,

Gloria dana dago bakarrik zeruan.

 

Kantau gura dot, baña auxe koplau beti,

Pobrea banaz bere, enaz ni negarti;

Aberats asko dago ene aldean gaizki,

Larrosak dakustaz nik, arantzakaz nasi.

 

Larratxoria dabil egunen erdian,

Txorrotxioka pozez igoten aidian;

Errosaioa kantau nik oi dot gabean,

Beraz, obetoago bizi naz lurrean.

 

aurrekoa hurrengoa