www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amama Juanari

 

Negu gordin ta edurtsuaren arrats batean,

Apaldu eta su galantaren inguruan;

Bere alaba izan zanaren alabatxoak,

Amamak daukaz bi alboetan, bat altzoan.

 

Aren ulleak dira kanpoko edurra legez,

Eta buruan daukan zapia duiñ zuriak;

Urte askodun bere arpegi itzalezkoak,

Daukaz oraindik matrallak oso gorri biak.

 

Bere begiak samurrak dira llobakganako,

Bere alaba zana duiñ maite dauz irurak;

Euren onaren daroaz gabak asko lanean,

Eta ez lotan goixik gabera astegunak.

 

Bere eskuak badagoz bere giarratuak,

Zintzo derautse beranduraño goruetan;

Lloba laztanak euki dagien oe zuria,

Eta atorrak onak zer jantzi domeketan.

 

Alboko lloba batek dirautsa erregutuaz:

—Kontau eiguzu ipuiñ polit bat gaur, amama,

Igaz neutsuna alako pozik entzun nik zuri

Izentzat Peru eta Maria dituana.

 

Beste alboan daukanak laster erantzuten dau

—Orren aldean amamak daki egokia,

Kontau eiguzu kontau amama, neuk nai dodana

Deitzen jakona Amalau-errementaria.

 

—Ez, ez, amama, beste bat dozu obeagoa,

Txomingorri da danen artean ederrena;

—Altzoan daukan gaztetxoenak esaten deutsa—

Axe da kontau dagizun gura nik neukena.

 

—Ixi guztiok banoatzue bat esatera,

Sagar zintzo ta ustelduena entzuizue;

Lagun gaiztoai alde egiten ikasiteko,

Au entzutea oraiñ ondoen jatortzue.

 

Baña suaren bero gozotan ipuiña esan,

Baño lenago Ilobak ebazan loak artu;

Aotik bera adurra pozez jausten jakola,

Eurai begira amama mutu zan geratu.

 

Orduan danak bat banan laster erantzi eta.

Oe zuri ta apatz garbian dauz etzaten;

Irurai laztan gozotxo bana emondakoan,

Aitagurea ta Abemaria erasaten.

 

Amaina samur lloben kutuna, mundu onetan,

Zagoz bigarren ama aldia iragoten;

Alabearen lekuan bere iru alabak,

Orain deutsue biotz danori eroaten.

 

Ezin obeto, deitzen deutsue ao betean,

Ama zanari eutsen naiagaz gaur: «amaina»

Ai! balekie zeiñbateraño dituzun maite,

Len alaba bat, eta gaur dozuz iru, Juana.

 

aurrekoa hurrengoa