www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ama

 

                Neure adiskide laztan On Franzisko Ozerin,

                Gatzagako abade jaunari

                bere amaren eriotzeagaitik

 

Adiskidea, damuz beterik

Gaur zugan gogoratuaz,

Amaren doiak gura neuskizuz

Goratu negar-kantuaz;

Baña nik, zelan kantau daiketzut

Itzak egoki neurtuaz,

Zer dan ama bat semetxoari

Bularra biotz osuaz,

Emon da emoten dagoanean

Azturik bere buruaz,

Zoratzen dala laztanka pozez

Aiñ ondorengo gozuaz?

 

Zelan kantau nei, zelako begiz

Dakusan bere umea!

Ze atsegiñaz zartzarorako

Kerizpegarri maitea!

Ze aukerakaz ikusten daben

Etorkizuna berea!

Ze jolasakaz besartetuten

Landara guri gaztea!

Eta ze gogoz bere on arren

Artu edonoz nekea!

Gogoraturik bera jakola

Erraietako lorea!!!

 

Ak bai, zainduten dabela zintzo

Gau ta egun lora dontsua,

Izotzen batek galdu eztaion

Datorrenean negua,

Ak bai, daukala lora arentzat

Ardura berarizkua,

Ak bai, otziten bada baturik

Emoten deutsa berua,

Ak bai, udea datorrenean

Ipar aixetxo lekua,

Ill eztakion biotz erdiko

Biotz zorionekua.

 

Arek gogoa beste lekutan

Lurrean eztau ipinten,

Amak ez daki semea maite

Noraño daben egiten;

Pelikanoak bere odolaz

Umeak badauz aziten,

Eta onegaz entzun orduko

Edozeiñ bada arritzen,

Adiskidea, zer gitxiago

Amagan dogu ikusten

Umeak gaitik eurak badabez

Eurrez biziak galduten?

 

Ezin neike nik ze andia dan

Azaldu amatasuna,

Nire biotzak bakarrik daki

Zelan dan aitatasuna;

Baña, onek, non umeentzat dau

Amaren maitatasuna?

Non aren txera, non aren laztan,

Non aren apatztasuna?

Itxasorratzak Iparrerako

Badauka zaletasuna,

Ama semeak onak badira

Non dago naieztasuna?

 

Zeuk gaur ondo ta ondo dakizu,

Ze bakotasun andia,

Geratu jatzun etxean amak

Utsitutean aulkia;

Agaz berrogei urtean euki

Izan badozu gloria,

Bere begiak itxiagaz bat

Etxatzun etxe guztia,

Illun gelditu, zirudiala

Upa bat bizi bizia,

Aixe bolada batek amatau

Baleutsu legez argia?

 

Gaur ezdakusu ixilltasun bat

Illuna zeure etxean,

Basamortuan ikusten dana

Udea amaitutean,

Txoriak doaz orduan damuz

Leku obien atzean,

Dakuselako negu gogorra

Datorkuela ostean,

Ta zure amak zeruetara

Eriotzeak jotean,

Ez dau iges ein negarrez urtzen

Zeu itxi arren lurrean?

 

Orrexegaitik pozik bagarik

Gaur sartzen zara etxera,

Ez dozulako nok egin lengo

Ongi etorri ederra,

Amak gomutan ikutzen deutsu,

Baña, ez urten atera;

Ta begiratu arren zuk miñez

Au egoten zan oera,

Ai! an ez dago, egunak dira

Egin ebela atera,

Arimeak ux egiñikoan

Eroateko lurpera.

 

An bere gauzak bakar, geldi ta

Isillik dozuz billatzen,

Zeintzui deutsezun mututasunaz

Diñotsuen au aituten;

«Ai! ugazaba, etxekoandreak

Gaur ez gauz erabilliten,

Zer gertetan da etxe onetan

Beragaz zer da jazoten,

Zure zotiñak dantzuguz baña

A ezpadogu sentitzen,

Ixilltasun au, nondik sortu da?

Zek zaitu minberatuten?».

 

                * * *

 

Adiskidea, laguntzen deutsut

Soilltasun illun orretan,

Zuk artu dozun tamal andia

Andiena da benetan;

Senide ur bat baga aurkitzen

Gaur zara mundu onetan,

Danak guztiak largau zaitue

Batel bat itxasoetan,

Oi daben legez arrantzaleak,

Deslai itxiten sarritan,

Abietean larri aldian

Euren buruak salbetan.

 

Beste ainbeste gaur zugaz bere

Niri jat begitanduten,

Olatu garratz artean deslai

Bakarrik zaitut ikusten,

Burutantziño batek emendik,

Besteak bestetik joten

Zaitue, eta zure biotza

Paibenak dabe larritzen,

Ta larritasun orreik ariman

Zeinbat zaituen estutzen

Ezin dot esan zotinka eta,

Nago ixillik puskaten!!!

 

                * * *

 

Intziria ta guzti bere nik,

Gaur deutsut lagundu gura,

Barreka sarri natxatzulako

Alboan izan laguna;

Eta lagun bat izango bada

On ta gatxean ziurra,

Jaso bear dot neure biotz au

Zeugaz batera Zerura,

Eskatze arren amarentzako

Ango zoriontasuna,

Baldin garbitzen badago beian

Erruen ezaintasuna.

 

Adiskidea, bene benetan

Gogoan eukitekoa

Izango jatzu zezeillaren

Egun azkenengokoa,

Urte danetan lenengo illun

Jarriko deutsu barrua,

Baita argitu berak egingo

Deutsu barriro gogua,

Bururaturik Kristogan zelan

Ill jatzun ama gozua,

Bere illtea izan dalako

Eriotza bat dontsua.

 

aurrekoa hurrengoa