www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eretxi bat

 

—Zu etorri artean aurkitu naz larri,

Ez deustalako iñok esan gura garbi;

Kristobal zelan ill zan zezenetan Jose,

Beingo batean iñok ez ebala uste?

—Biotzeko miñagaz, gisajo andia.

Benetan zan ikusgei errukigarria.

Ezpatea sarturik toleatzalleak

Lepotik zezenari, ta aren orroiak

Zelan larritu eban plazako jentia,

Andia, txikia, zein, zar eta gaztea,

Orduan geratu zan Jose bertan otzik,

Nok ez eban geiago bapere egin itzik.

—Biotzeko miñagaz, zuk nondik dakizu

Baña Jose an zala ill otzik geratu?

—Neuri zergaitik eustan miñ orrek obatu,

Eta mediku batek lagundu beiñgoan

Ezpaleust, gaur nengoan Joseren ondoan.

 

Eretxiak ez dira sarritan ziurrak,

Baña bein bere ez egi izaten guzurrak;

Alanbere sinistu leio Kristobali,

Zergaitik deutsan antza emon gauzeari.

 

aurrekoa hurrengoa