www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Italikako ondakiñai

 

Onexek dira Fabio gure damu mingotzak,

Orain kanpoak dakutsuz soillik mendiska motzak,

Zeiñtzuk zirean len Italika otsdun andia,

Zipion baten kolonia on garailaria:

Lurrean dago izugarrizko muru sendua,

Gaur da bakarrik ondakiñezko meta nastua,

Illunduteko biotz osua,

Bertako jente ezi eziñak,

Itxirik dagoz gomuta miñak,

Umant andiak zerren nun diran utsak egiñak,

Nok esan daike zelai onetan zala plazea?

Zeñek arago zala eleixa bat eskergea?

Euren markarik ezin baleite billatutea?

Jimnasia ta termen lekuan dot ikusiten

Errautsezko dan odei pillo bat egan egiten,

Torre goratsu aixeentzako burlalariak

Zori dongeak bota ebazan arras guztiak.

 

Egiaz, izan bajaken bere lotsagarria,

Au zan Goijaunen anfiteatro arrigarria,

Jaramagoak iragarten dan bere patua,

Dagoalako birrindu, austo ta zeatua.

Esan egizu denporearen kontatzallea,

Lengo suertea ona aña jakon orain dongea,

Erria zana, gaur ondartzea,

Zelan eremu da aurkietan?

Ez dala jente otsik sometan?

Abere oker areek nun dira egun onetan?

Nun da jazarra zale gorputzez jantzi bakoa?

Zertan jarri da burrukarako len zan lekua?

Uts utsik dago inor bagarik gaur deslaitua,

Alegere zan toki ederra jaku tristetu,

Lengo boz gozo entzutekoak dira igestu,

Aiñ gauz andiak auts biurturik ikusitean,

Damun samin bat iragoten jat errai artean.

 

Emen jaio zan tximista sutsu gerrarakua,

Garailari zan aita erritan Españakua,

Trajano umant azkar ain dontsu bigun ta zurra,

Noren aurrean auspez jarri zan osorik lurra,

Zeñen menpean eukan Eguzki-jaio-lekua,

Itxaso Ladistarrak bere bai bustitakua,

O! erramu ta jazmin ortua!

Gaur da ementxe pozu tokia,

Loratsu zana nartza sasia,

Zesarren etxe lekuan dakust muskertegiak.

Ill ziran, bada, aginpidedun Zesar andiak,

Eurak eukezan jauregi eta lorategiak,

Baita izenak jarri jakezan marmol argiak,

Elio-Adriano, Silio eta Teodosioak,

Euki ebezan marfil ta urrezko seaska arroak,

Bilinbolaka emendik oso ondatu ziran,

Ez etorteko sekula bere atzera biran.

 

Jarri Fabio, zure begiak eta negarrik,

Ezin badozu begira zenbat kale botarik,

Zeinbat marmolez eindako arku oso triskauta!

Zeinbat talluzko irudi eder bardin puskauta!

Nun Nemesisek diran zearo lurreratuak,

Zeintzuen jabe ospetsu eta antxiñakuak,

Dagoz ixill ta obipetuak;

Troia, zeukana gora burua,

Ikusgarri zan zure murua,

Erroma zure izena bere ia da aztua,

O! jaioterri goijaunen eta erregiena,

Lege zuzenak balio ezer ez eutsuena,

Atenas argi, o! Minerbaren bizitokia!

Jakituriaz gizaldi danen gomutgarria,

Gaur autsa zara, ta bakar leku uts bat andia

Zu jakitun da, bestea barriz sendoa izanda,

Ai! ez eutsuen adoak artu itzalik bada!

 

Atrakaziño berriz zergatik nekau burua

Geituagorik itxi gurarik gure damua?

Naikoa dogu orain artean gertatu dana,

Zergaitik emen dakusgun keia, dakusgun garra,

Entzuten doguz negar eta dei korrosatsuak,

Areen jenio ta eurak euken erlijinuak,

Samurtzen ditu euren auzuak,

Eta diñoe ikaratuta,

Gau illunean naibagetuta;

«Ai! Italika gurea dogu desagertuta!

Jausi zan, jausi Italika, bai, oso ondatu»;

Baso orritsuak jatorriz dabe bardin mintzatu,

Italikaren izen argiak dauz minberatu,

Italikaren izen andiak ausi biotzak,

Aren gomuta miñak eraso itz aiñ mingotzak,

Bertako milla begintanziño oso nobleak,

Ipinten ditu malkoan bardin beko jenteak.

 

aurrekoa hurrengoa