www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Danen egarria

 

—Zelan zarean gizon urte askoduna,

Buruan zentzun asko baita daukazuna,

Zer diñostazun entzun nai deutsut Julian,

Aberatsa aiñ gitxi dalako lurrian;

Danok gura izanik eukitsuak izan,

Zergaitik illten gara geienok pobrezan?

 

—Guztiz gauza erraza da erantzutea,

Andres, on da gitxi burua austea;

Gertaera biokaz dozu adituko,

Eurokaz begi biak oso idigiko.

 

Badakizu Juan zala Juanagaz ezkondu

Juana laster ill zanda bestea aberastu;

Zergaitik zan andrea ugari eukana,

Ta senarrari itxi eutsan diru dana;

Baña, onetariko kontuak gitxitan,

Andres, jazoten dira gizonen bizitzan;

Zergaitik loteriak banakari urten

Egin deutsan, asko bertan sartu arren.

 

Bakigu bere danok urteokaz Paula,

Kikili ta makala beti dabillala,

Eta umezurtz zelan ta aberats egoan,

Ezalakotzan bizi eingo luzaroan,

Sinisturik Paulagaz ezkondu zan Paulo,

Juan legez zalakoan aberats egingo;

Baña zelan eztogun bizia geurea,

Etorri oi dalako edonoz illtea,

Paulori bere gatxak errime eldurik,

Eroan dau luzaro miñez gogaiturik,

Eta Paulak orainik luzaroan bizi

Uste dau urteokaz egon arren gaizki;

Naiz izan bere gatxa bularretikoa,

Bere aiztak gazterik eroanikoa...

 

Orduan txarto urten Paulori kontuak

Deutse ta Paulak daukaz oraindik diruak?

 

Bai, Andres, Paulak daukaz, ai! gure asmoak

Nekez urteten dabe guk gura lakoak,

Zintzoro baleuskue urtengo amesak,

Geienok giñatekez emen aberatsak;

Paulok aberastzeko egiñ arren ames,

Erantzute ez arren kontuak nai legez,

Juanagaitik Juan bazan oso aberastu,

Paulagaitik Paulo da benturaz lurpetu;

Oni aretara ta besteoi bestera,

Gogamenak urtenik sarri okerrera,

Geienok illten gara munduan pobrezan,

Guztiok nai izanik aberatsak izan...

 

Baña, gauza bat daukat oraiñ azkenean,

Zuri aitatuteko Pauloren gañean,

Etzala arek eukan burutaziñua,

Bapere zuzena ta aiñ gitxi santua;

Eta makilla baga daki kastigetan,

Jaunak ibillten dana iñor engañetan.

 

Baita jakizu bere diru guraria,

Dala pobre ta aberats danen egarria;

Ta eukiz ase danik bat bere lurrian,

Joango da billatu bagarik Julian.

 

aurrekoa hurrengoa