www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jose damutua

 

Josek orain bost urte ezkontzeko zala,

Konfesiñoa egin eban jenerala;

Gaiztoa izan bazan bere lau urtean,

Bildurra sartu jakon nozbait biotzean;

Bere arimeaz zer izango etezan,

Penitentzia baga baldin ilten bazan.

 

Arildu ebanean konfesiño dana,

Matasatzar bat baiño luzeago zana,

Bere pekatu danak aitean autortu,

Barrua egin jakon osoro nasaitu.

Baña, penitenzia ikustean zala

Pekatuen ondoan labur ta txikarra,

Itauntzen asi jakon estu eta larri,

Utseiñ ebalakoan konfesoreari:

—Jauna ez dauz ikusi nire pekatuak,

Zireala milla ta danak pisutsuak?

Ta karga aiñ ariñaz bialdu gura nau?

Ez Jauna, zorren laiñaz bear nau kastigau.

—Seme, gogoan ditut zure pekatuak

Zirala milla ta danak pisutsuak;

Baña ikusiten dot zelan ezkontzera

Zatozan, ta andradun alan egitera,

Etzaiz bada estutu Jose damutua,

Laster dozu lepoan kargea naikua,

Eroaten badozu bost urtean bera,

Laugaz zorrak pagauta artzekodun zera.

 

Egin ebazan Josek bai, zorrak lau urtean,

Baña zelan kargea daroian bostean,

Kontuak ateraten joan dan astean,

Erautsan bere kautan kantaurik etxean.

«Lau urtean zor danak egitean kitu,

Bostgarren au artzeko egin jat gelditu;

Urte askotan alan baldin banaz bizi

Zeiñbat nik zerurako daiket irabazi?»

 

Alan dala dirudi, zergaitik andrea,

Aurkitu arren nagi ta ondo gurea,

Bera jaso ezinda naiz Jose makurtu,

Bost urtean keja bat etxako ezautu.

 

aurrekoa hurrengoa