www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asti-orduetako bertsozko lanak
Felipe Arrese Beitia
1902

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ontzia

 

Esperantza barriz puztuta,

Zoakuz zoroa, pozez urera?

Biurtu zakiguz, biurtu,

Urten egin dozun lekura atzera.

 

Ez dozu gomutan lengoan,

Estutu zinduzan ekatx gaiztoa?

Fortuna atzean barriro,

Zoakuz orrelan, ontzi gaisoa?

 

Ondarrezko menditzarrakaz

Beterik dagotzu urezko landa,

Nai ta ez damutuko jatzu,

Basoaz jarraitzen aurrera bada.

 

Zoroa, erdu bai atzera,

Oraindik denpora zuk badaukazu,

Oraindik emen dabiltz bagak,

Kontxakaz egiten ondo jolastu.

 

Bertatik doaz ekitera,

Boladak atx mustur onei pelean,

Neptunok ikusi zagizan,

Triskauta zatika uren gañean.

 

Daukazun edertasun orrek,

Ekatxa bapere ez dan bildurtzen,

Asi da tronpetea joten,

Urrindik durundu otsa bialtzen.

 

Balio al dabe Euro-ren,

Kontra gaur dituzun zure indarrak?

Naiz euki ustez piloto ta

Mariñel besoz azkarrak?

 

Jakizu, Euro-k zelan daukan,

Kristalez egiña bizi tokia,

Goixetan errezibitzeko,

Eguzki ederra urrez jantzia.

 

Jakizu, zelan dan altsua,

Oitua izaten bai, agintari,

Zu lako ontzitxo bat gaitik,

Gitxitxo ardura jako berari.

 

Jakizu, zelan atzo bere,

Ontzi bat zu legez zeiñ geiagoan,

Aisiaz abiau zan eta

Orra, gaur galdurik zelan dagoan.

 

Len eukan fama aiñ andia,

Galduta, aurkitzen da lotsagarri,

Or dago itxas bazterrean

Atx kontran eginda erdi erdi bi.

 

Trumoia urrerago da ta

Etzaitu bapere atzeratuten?

Zabalago belok jarrita

Lurretik zoakuz urriñagotzen?

 

Erdu bai, erdu bai, maitea,

Zatoz bai, zatoz bai, kaiara laster,

Eguzki errañuz betea,

Lotara etzanda, gorde baño len.

 

Begira zati bat zerua,

Soñeko baltzagaz eginda jantzi,

Odeiak badabiltz gertetan,

Burrukan nai dabe asi.

 

Ontziak berea aurrera,

Odeiak burrukan abiau ziran,

Boladak indarrak artuta,

Ekatxak artuten dabe erdian.

 

Nok librau arrisku artatik?

Nok poztu orduan ontzi tristea?

Laguntzen ez balitza jatsi,

Zerutik kristauen gordetzallea?

 

Jatsi zan guztioen Ama,

Jatsi zan Dontzella Ama Maria,

Nok daukan bere otzeñetan,

Kontuta ardura andia.

 

Gordeizu modu berberean

O! Ama euskaldun gure ontzia,

Ekatxez aurkitzen dalako,

Barru eta kanpo dana josia.

 

Ez dakust iñon pozgarririk,

Ezpada zuregan Ama maitea,

Bakarrik zu zara ostarku,

Daikezuna jatsi zarren bakea.

 

aurrekoa hurrengoa