Txori gizonak kexu
Gerlaren hastapenean txori gizonek ez zuten bertze lanik egiten, bazterren ikertzea baizik, nun nor zabilan ikusteko, tropen harat hunat guzien berri jakiteko, kanoiei norat jo erakusteko.
Bertze lanik egin dute geroztik. Gure txori gizonek gerla lan egin nahi dute.
Berrikitan hemezortzi lagunek egin dute itzuli bat Alemanian hiri handi bateko lantegien funditzeko, bolbora hanitz moldatzen den toki batean. Lantegiak sutan utzirik itzuli dira gibelerat.
Aleman txori gizonak kexu dira geroztik. Igortzen dauzkigute beren presentak gero eta nasaikiago, hurbiltzen ahal direnean.
Egun hautarik batez frantses batek tiroz garbitu ditu gain haietan bi aleman. Hitz dautzut zalu egin duela jokoa. Aleman aireplana lurrerat joan da, harria bezain xuxen; bi gizonak porroskatuak ziren.
Berri on bat aireplanez kestione: egun hauetan aurdiki dauzkigute etsaien txori gizonek gure eskualdeko presuneren listak. Hiltzat ginauzkan batzuk bizi dira. Ez etsi, ez berandets, berririk ez izanagatik.
Jean Saint-Pierre, “Gerlako Berri”, Eskualduna, 1915/VI/14