Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Leher egina naiz

 

      Akitu naiz borrokatzen. Zafratu gaituzte. Hil dizkigute buruzagiak. Mirail hila. Toohulhulsote ere. Xahar guziak bezala. Hila da ere gazteak manatzen zituena. Lurra hoztu da eta ez dugu soinekorik. Hormak hiltzen ditu seintxoak. Nere herritarretan, zenbait, ihesi doaz bortuetara. Elurra lodi eta elurraren gainean horma. Ez dute arroparik, ezta zer jan ere. Inork ez daki non diren, bazterretan agian, dena eskas, txoriak bezala, aztapar guriak jakin gabe non pausa. Etxea hotz, haurrak hotz, barnea hotz, iduri heriotzea bere esku hormatuarekin larruari lotua. Denbora beharko dut nere seme-alabak bilatzeko eia zenbait kausitzen ditudan. Hildakoetan aurkituko, apika. Adizue, ene buruzagiok, leher egina naiz. Bihotza ahuldurik daukat eta penatua. Hortik, iduzkia orai den lekutik aitzinat, ez dut borrokatuko gehiago.

 

Ameriketako Indiarren Kantuak

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994