Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Louis XVII.aren egiazko historia

 

      Errege eta erreginaren dobleak ez ziren izigarri onak; garaiera eta jendetasunez maiestateen idurikoak baziren ere, antzekotasunak hartarat biltzen ziren. Printzearen dobleari dagokiolarik, bada, arras bestelakoa zen, irakurle zuhurrak asmatu dukeenez bera izan baitzen lan hortarako hitzemana.

      Iraultza suertatu zen egunean,errege-erreginaren dobleei lepo egin zieten. Baina iraultzaileak, ez baitziren zozo, luzegabe ohartu ziren egindako hutsari. Hortaz, bada, errege-erregina beraiek hartu eta gilotinara eraman zituzten.

      Printzeaz ez ziren arrenkuratu, doblea perfeita zenez berari moztu baitzioten burua herri-oldeen bozkariorako.

 

Topor

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994