Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Gaseaketa bezperan

 

      Hurrengo goizean, apika, hila egonen zen. Halere, eta arrazoi berberagatik, azken gaua izan zitekeelako, hain zuzen ere, sekula egin ez nion galdera bota, egotzi nuen ahotik:

      — Caryl, egia al da, zuk hil al zenituen emakume haik?

      Ez zuen harridurarik erakutsi.

      — Egia esan behar badut, ez naiz ezertaz oroitzen —atera zen bere zigarro zupaketa sakonaren kearekin batera—. Baina... zure memoria ona izan da beti, nola liteke —esan nion.

      Bera baino zaharragoa nintzen arren, hitz hauk esan zizkidan antiojoak tximeletak bailiren begietatik kenduz, emaro, neurriz gain emaro esan nahi dut: «A, ene biografo ttikia, oraindik gazteegia haiz zenbait gauza konprenitzearren». Begiratu nion peto, aurpegi hura harri hutsa zen.

 

Bernardo Atxaga, Etiopia

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994