Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Bertzeak

 

      Eremuetako leinuak, bai Afar-eko Danakisdarrak, bai Ogaden-eko Somalitarrak, salbai hutsak dira eta odolkariak. Ohointzatik dira bizi eta zorigaitz heien eskuetarat erortzen diren dohakabeei! Eskapurik ez dukete. Djibuti-tik Addis Ababaraterako burdinbidea egin aitzinean, bidekari-oste ainitzak sarraskituak izaten ziren. Coulbeau jaun misionestak dioenez, ehunetarik doi-doia hiruetan hogoiak ziren xederat heltzen!

      Geroztik, noizteinka, auzo-herrietarat dira tropan jausten, nausien iduriko zaldi basatzar batzuen gainean. Herriko jendea dute ehaiten, gizonetarik hasirik haur ttipietaradino; hilen gibel-erraiez beren zaldiak dituzte asetzen, eta oro odoletan eman ondoan, etxetarat dira bihurtzen, berekin daramatzatela herriko artalde guziak.

 

Ostopetarra, “Etiopako aldea”, Eskualduna, 1935

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994