Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Le corbeau et le renard, berriro

 

      Zuhaitz baten gainean belea zegoen,ez gazna mokoan, alegia klasikoak dioenez; bai, ordea, okela puska batekin odola dariola oraindik. Axeria, urrinez deiturik, ailegatu zen, burua altxatu eta belearen banketa ikustean hasi zitzaion mintzatzen:

      — Egun on, gure jaun beleari. Zein pollit, zein eder zure luma! Ez duzu kantuz emaiten? Egiazki zure bozak badu zure lumaren iduria, bortutan diren ihizi edderrenen zu zira erregea! Kanta, zak, bele ederra!

      Beleak, lehiakara okela kliskatuz, erraten dio axeriari:

— Nihaurk ere badut La Fontaine irakurria.

 

Alvaro Yunque

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994