Versailles
Versailles-en Korteko gizon eta emazteak solasean ari zirela Nanon neskamea sartu eta Maintenon Anderearen atzean jarri zen belauniko. Erregek, harriturik, hurbilena bera baitzen, galdetu zien zertan ari ziren. Andere biak irriz lehertzeko zorian, Printzesak erantzun zuen: «Komedia egunetan egiten duguna».
Erregek, jakin-nahirik, berriro galdetu zuenez, Printzesak xeheki erran zuen: «Labatiba hartzen ari naiz». «Oraintxe?», galdetu zuen Louis XlV.ak irri-karkailaz. «Bai. Bixtan da». Supazter aitzinean ziren. Printzesak gonak altxa eta berotzekotan bezala suari buruz eusten zituela, Nanon-ek bere gonapean zekarren labatiba hartu eta behar zena egiten zuten. Printzesaren gonak erortzean Nanon-ek, Mademoiselle Balbien ere deituak, aipatu aiuta bere gonapean eramaten zuen inor deusetaz ohartu gabe. Udan, Maintenon Anderea, labatiba jarria joaten zen antzokira, erraten baitzuen freskagarri gertatzen zitzaiola.
Louis de Saint-Simon, Oroituriak