Ostatuko iragarkia
Hau izenpetzen duenaren atzetik George deritzan mulato batek ihes egin du. Gizon gazte eta kolore klarokoa da, ilea oso beltza eta luzetasunez sei oin inguru. Arras intelijentea da, badaki irakurri eta idazten eta beharbada zuri bezala pasaraziko du bere burua. Bizkarrean H letra darama suaz markatua. Haundizki sariztatua izango da bera ekartzen didana, edo, behintzat, bere barapenaren berri ematen dakiena.
H. Beecher Stowe, Osaba Tomen txabola