Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Txorien solasa

 

      Txorien urruneko erregek, Simurg-ek, halako luma ezinederrago bat airatzen du Txina-erdira; txoriek beren noizbaiteko anarkiaz aserik hura bilatzeko deliberoa hartzen dute.

      Txoriek badakite bere erregeren izenak hogeita hamar txori erran nahi duela, badakite bere gaztelua Kafen dagoela, lurra inguratzen duen mendian. Mentura abantzu mugagabeari ekiten diote, zazpi ibar, zazpi itsaso zeiharkatzen dute. Azkenaitzinekoak Zoradura du izenez, azkenak Iraungitze. Pelerin frangok ihes egiten du, zenbaitek bizia galdu. Hogeita Hamarrek, lanez xahatuak, Simurg mendi gainetik ibiltzen dira. Atzematen dute Simurg beraiek direla eta Simurg haietariko bat-bedera eta guziak direla.

 

Farid Al-Din Abu Talib Muhammed Ben Ibrahim Attar

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994