Ogiaren lilura
Aita-amak eta zortzi senide ginen gu danok eta lau librako ogia izaten genuen aste guztirako eta pusketatxo bana partitzen zigun amak bazkaltzerakoan. Baina gauean, gu umeak ogi eske izaten ginen berriz ere:
— Amatxo, ogie, ogie...
— Ez dago, ordea, ogirik, ez dago aste guztirako —erantzuten zigun berak.
— Ikusi behintzat, amatxo, ikusi ogie, —guk umeok.
Eta amak kutxatik ogia atera eta erakusten al zigun, horrekin konpormatzen ginen beti.
Zumarragako Sagaspe baserriko aitonari
Julian Alustizak jasoa