Xirula pozoindua
1483ko uztailaren 30ean hil zen François Pfebus, gerizagabeko utzirik bere erresuma. Urtebete lehenago Iruiñean koroatua, Pabeko gazteluan zen, supitoki zendu zenean. Afaldu eta gero François gaztea hasi zen xirula jotzen, arront gostukoa baitzuen jostaketa hura; ezpainek xirula doi doia hunkitzen zutela hotz lazgarri batek hartzen zuen. Bi orduren buruan hila zen.
Hil bezperan egindako ordenuan Françoisek bere arreba Katerin izendatzen zuen erregina. Bere aldia egina zuen, ordea, Nafarroako Erresumak; Beaumonteko kunteak, lur gizen eta zabalenen jabea eta Aragoako Ferrandoren lagun mina laster jazartu zitzaion Katerin-i. Erreginak heriotzera kondenatu zuenean Aragoara ihesi joan zen eta han berean hil.
Denbora gutiren barne, Julius XII Aita Sainduak lagun, Ferrandok, Aragoa eta Gaztelako Erregek, bereganatzen zuen Nafarroa.
Bernard Duhourcau, Pireneetako gidaliburua