Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Euskalduna

 

      Bere gisako bertze kofrakideei baino pausatukiago begiratu zion Mamanek. Atsegin zuen euskalduna, eta ez sudur egoki bat ageri zuen bere aurpegia, bere begi ņabarrak, bere ile beltz diztiranta edo bere pauso leun ixil eta bere eite ajolagabeengatik. Ezta bere lepoko gorria edo burukaskoan jostakin gisara alde batera erorixea zeramakien txapelagatik ere.

      Are gutxiago emaztekien artean erakusten zituen manera ezti liluragarriengatik. Euskaldunaren zintzilikario ederra, hankartean zerabilen bulto noblea, zernahi erantzun eta ihardespen emateko prest zegoen ezpata unatu-ezinezkoa, tronpeta jainkotiar haren soziabilitate, jendetasun eta ingurunearen arauera behar bezain handi egiteko zuen ahalmen paregabekoa ziren, egia errateko, neskak harendako zerakuskien begikotasunaren arrazoi bakarra. Inoiz ez zuen Mamanek estoke haren idurikorik ikusi. Euskaldunak batzuetan mahain gainean hedatzen zuen, diru-moltsa bat hustutzera balihoa bezala, eta ondoren ukaldika hasten zen berarekin iduriz eta jende guztiaren begi-belarrikoak bereganatu nahi zituela. Xalotasun osoz kanporatzen zuen bertze gizonek beroaren karietarat zamarra erauntziten duten ber. Antzematen zuen, aparatu hura barrenean preso egonez gero, desgogara eta hastiaturik aurkitzen zela, hatsa hartu eta denek ederretsia izan behar balu bezala.

 

Anais Nin, “Egunkariak”, Pamiela

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994