Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Zaldiz zeruan

 

      Fededun batek Profetarekin buruz buru egin zuela esan omen zuen: «Ene Jainkoaren Apostolua! Nik zaldiak maite ditut, badago zaldirik zeruan?».

      Profetak honela erantzun: «Parabisura bazoaz, zaldi bat ukanen duzu, hegalekin gainera, eta harekin nahi duzun lekura joan zintezke».

      Fededuna, penaturik, bideari lotu zen esanez: «Maite ditudan zaldiek ez dute hegalik».

 

Hugo von Hoffmannsthal

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994