Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Ihizean dabilena

 

      Behin Garraldan bazen apez bat meza ematen eta zakurrak erbiarekin pasa ziren elizako atean. Apezak meza bertan bera utzi eta joan zen ihizera eskopetarekin airean.

      Mendirik mendi dabil orain ere, goseak arnegarazia. Batean, emakume bat aurkitu zuen labean su egiten. Eskatu zion ogia eta emakume hori, ogia eskuetan hartuta, joan zen apezarengana ematera, baina apezak ez zuen astirik hartzeko eta joan zen aitzinat gaur arteraino.

      Askok esaten dute baso eta oihanetan ikazkin direnek ikusten dutela eta entzuten zakurrei saungaka eta haizeak ekartzen dituen ziztuak.

 

Euskaldunen Tradizinoa: Ihiztari Beltzarena

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994