Handiari handiki
Korintoko herrian bazen Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea eta bere ofizioaren baliatzen ongi zakiena. Bada, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazte haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen; eta galdegin zion Lais berari ea zenbana saltzen zen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta alegerarik, ustez ezen ihizia sarean zuen, eskatu zion suma handi baten: bortz ehun ezkutu baino gehiago. Demostenek aditu zuenean ema-mutiriaren demanda, ihardetsi zion, ez uste bezala: «Ez dut nik urrikia horren karioa erosten...»
Aulio Gelio, Gau Atikoak