Etxezarko kerizpean
Herenegun arratsaldean ikusi nuen Etxezarko zaldun zaharra. Bizar zuriz, lepoa makurtua, makila-aldakia eskuan, ortuko iturri ondoan zegoen fraide zahar batekin berbetan.
Umetatik ezagutzen dut Etxezarko zaldun jauna. Gu gazteak ginela, bera bakar-bakarrik etortzen zen herrira. Udagoien alderuntza joaten zen barriro herritik kanpo-herrietara.
Gerrate baten, Karlos Zazpigarrena bizi izan bazen ere, orain hilerri baten antzera ixil-ixilik dago Etxezar. Harlanduzkoa da etxearen aurrekaldea, ortua harrizko horma ederrek zarratzen dutela. Huntzorriz estalduak hormak. Ortu barrenean iturri bat, sagastoi baten kerizpetan. Kerizpe horretan egoten zen Etxezarko zalduna irakurtzen eta idazten. Asko idatzi ei zituen baina nik ez dakit egia den ala ez hori.
Bizar zuri-zuridun zaldun zaharra bakarrik ikusten da ortuan eta sagastoian, noizbehinka fraide zahar batekin berbetan.
Bitaņo, Atalak