Alemantsa baten letra
Hamborn, agorrilaren 24an
Anaia maitea
Ez diagu oraino hire berririk bat ere. Frantsesak zafratu ditiagu Altsagoko eskualdean. Ez duk hemen pestarik baizik, oro alegrantzia eta bandera karriketan. Karraskan joanen tuk gerlako gora beherak.
Hire puskak igorri ditukanean,non utzi duk etxetik eraman atorra xuria?
Hemengo berrien arabera, Belgika gainean zirezte, Anvers-eko inguruetan. Eia horko erregeņo hori atzemanen duzuen bizirik. Ni beldur utziko duzuela eskapatzerat, eta zangoak zuek baino luzeagoak dituela.
Kazetek erraiten die Italiak nahi duela jauzi egin Austriari bizkarrerat. Batekin finitu orduko bertze batekin haste. Zer gertatu zauk ortzegun arratsean? Ametsetarik ikusi haut, hemen izan bahintz bezain ontsa, eta amak ere hire oihu bat entzun dik gauerditan. Erranen daukuk zer gertatu zaukan.
Gauza bat orai: otoi, egizak kasu horko jendeei. Engoitik haziak dituzue urgulutsu horik, eta bereziki laborari eta emaztekiak. Kazetek erraiten die frantsesak ez bezalako gerlariak direla laborari eta emazteki horiek.
Kantu berri bat igortzen daiat, Liege-ko hiriaren erortzeaz.
Hire arreba.
Saint Pierre Apezpikuaren hosto hoberenak, 1915