Gernika
(I)
Arana kontearen etxeak fantasma jauregi bat zirudien. Suak hartu gortinak haizatzen ziren leihoetatik kanpora, bapatean ezkutatu eta berriro ere mamuen gisa agertzeko.
Miren Izagirre
(II)
Haur ttikienari zera galdetzen geniola gogoratzen dut «Zelan egin dabe hegazkinek?». Eta haurrak besoa luzatu eta behatzez ametrailadora bati tiratuko balio ezala: ta-ta-ta-ta-ta-ta-ta.
Iñaxi Zabala
(III)
Abiadorea ikusten nago, antioju beltz haiekaz, hagin zuri handi haiek, irribarrez. Akaso ez zen irribarrerik izango, baina nik irribarrea ikusi nuen aho eta ezpain haietan.
Deunore Labauria
“Metal Puskak: Lekukoen testigantzak”, Susa