Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Xuritegiko sorginak

 

      Larraburuko Mariak errana nau, bera haurra zelarik, 1867 aldean, neskato bat ba omen zutela etxean lesakatarra. Neskato hori joan beharra omen zen bere etxekoak ikustera Lesakara. Orenik ez etxean izaki, eta ustez goizaldea zen, gau lehenetik abiatu omen zen.

      Sara Xuritegiko-bordako areixtira ailegatu baino lehen, xirula eta ttunttun soinua aditu eta ikusi omen zuen sorgin multzo bat dantzan ari. Eta oihu egin omen zioten «emaztekia, zatoz zu hunat dantzan aritzera».

 

J.M. Barandiaranek 1942an Saran bildua

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994