Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Akelarrea aitzakiz

 

      Eskutik hartu izan ninduen, gero etorri ziren laztanak, haragiz batu ginen amaibako itsaso baten moduan gure maitasunak bere uleak daradaratzen zituen eta itsasoaren olatu eta atseginez murgiltzen nintzen; kopoi batzuetako edari gorriska bat edan genuen; lehenago topa egitea ez jakun ahaztu Iretargi beteak zidarreztatu euskuzan gorputzak eta ez dago baieztapen zentzun bagakorik «begien diztirak sarraski ikaragarria egiten ebala nire bihotzean» badinot.

      Hurrengo egunean unibertsidaderakoan tren estazinoan nengoela hartu behar ez neban trena gelditu zanean leihatilatik irribarre batek eroan eta zatitu eustan bihotza. Begiztatu eta erreparatu neban akelarreko neskatila ule horiaz.

 

Jabier Kalzakorta, “Balizko Ametsaren Historia”, Idatz&Mintz

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994